Julio Soto eta Erika Lagoma bikain

Bizkaie! 2009-02-09 11:43   Bertsolaritzea

2009ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan, azken lauren bi izan doguz astegoienean eta Julio Sotok eta Erika Lagomak finalean sartzeko ez eze, ezustekoren bat emoteko kapaz dirala erakutsi dabe, Igantzin eta Betelun jokatutako azken laurenetan.

2009ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan, azken lauren bi izan doguz astegoienean eta Julio Sotok eta Erika Lagomak finalean sartzeko ez eze, ezustekoren bat emoteko kapaz dirala erakutsi dabe, Igantzin eta Betelun jokatutako azken laurenetan. Azken lauren bi jokatuta, saio bana irabazita, lehenengo postuan dago Julio Soto, bigarren Erika Lagoma eta hirugarren, barriz, Aimar Karrika.

Bien bitartean, Xabier Silveira, 2004, 2005, 2006 eta 2007ko txapeldunak zelako mailea emongo dauen ikusteko gogoz dagoz bertsozaleak. Hitzordua datorren zapatuan, zezeilaren 14an izango da Tafallan.

Julio Soto bertsolari gazte gorritiarra, 1987. urtean sortua da. Iruñeko bertso eskolan trebatua, Eskolarteko Txapeldun izan zan 2003, 2004 eta 2005ean. 2006an finalean sartzea lortu eban eta 2008an hirugarren geratu zan. Euskal filologia ikasten ari da.

Erika Lagoma, barriz, 1981ean jaio zan Lesakan. Gazterik hasi zan Bortzirietako bertso eskolan. Bi aldiz izan da Nafarroako eskolarteko txapeldun. Salamancan Hispaniar Filologiako ikasketak egin ostean, 2004an hartu eban parte lehen aldiz Nafarroako Txapelketan. 2006, 2007 eta 2008ko finaletan izan da, azken bietan laugarren postua eskuratuz.


Hona hemen, astegoienean jokatutako bi azken laurenetako puntuazinoak:


Igantzi:

1.- Julio Soto (199,5)
2.- Iñigo Olaetxea Altzugarai (178,5)
3.- Eneko Lazkoz (177)
4.- Iker Gorrosterazu (165,5)
5.- Oier Lakuntza (165)
6.- Garazi Taberna (151,5)


Betelu:


1.- Erika Lagoma (192,5)
2.- Migel Mari Elosegi 'Luze' (178)
3.- Ander Fuentes 'Itturri' (175,5)
4.- Iñaki Aleman (172,5)
5.- Aritz Saragueta (169,5)
6.- Iñigo Ibarra (165,5)


Azken-laurenak. Orain arteko puntuazinoa:

1.- Julio Soto: 199.5
2.- Erika Lagoma: 192.5
3.- Aimar Karrika: 188
4.- Jon Barberena: 187.5
5.- Saioa Alkaiza: 185
6.- Bittor Elizagoien: 185
7.- Iñigo Olaetxea Altzugarai: 178.5
8.- Migel Mari Elosegi 'Luze': 178
9.- Jon Elizetxe: 178
10.- Eneko Lazkoz: 177
11.- Ander Fuentes 'Itturri': 175.5
12.- Iñaki Aleman: 172.5
13.- Alazne Untxalo: 170.5
14.- Aritz Saragueta: 169.5
15.- Iñigo Ibarra: 165.5
16.- Iker Gorrosterazu: 165.5
17.- Oier Lakuntza: 165
18.- Garazi Taberna: 151.5


Hurrengo saioa, azken laurenetan, azkena, Tafallako Kube aretoan izango da, zezeilaren 14an, arratsaldeko 17:30etan. Bertsolariak: Xabier Terreros, Xabier Legarreta 'Arano', Diego Riaño, Joxe Juan Zubieta Portu 'Etxabe', Ekaitz Astiz eta Xabier Silveira Etxeberria.

Hortik aurrera, finalaurrekoak (Goizuetan, zezeilaren 21ean; Altsasun, 29an; eta Antsoainen, martiaren 7an) eta finala (Elizondon, martiaren 21ean) faltako dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu