Eusko Jaurlaritzeak eta IMQ-k 'BAT Basque Team' ekimeneko 52 euskal kirolariak omenduko ditue

Bizkaie! 2009-01-26 14:15

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Institutu Mediko Kirurgikoak (IMQ) omenaldia egingo deutse gaur arratsaldean 'BAT, Basque Team' ekimenaren barruko 52 euskal kirolariei, Bilbon. BAT ekimenaren helburua da eliteko kirolaren praktikea sustatzea.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Institutu Mediko Kirurgikoak (IMQ) omenaldia egingo deutse gaur arratsaldean 'BAT, Basque Team' ekimenaren barruko 52 euskal kirolariei, Bilbon. BAT ekimenaren helburua da eliteko kirolaren praktikea sustatzea.

Azken finean, proiektu honen bidez, Euskadiko kirolariek nazinoartean maila handieneko lehiaketetan parte hartu ahal izango dabe. BAT ekimenaren barruko euskal kirolariek -arabarrak, bizkaitarrak eta gipuzkoarrak-, bost domina eta hamar diploma eskuratu zituen Pekingo Joko Olinpikoetan; Joko Paralinpikoetan, barriz, zortzi domina lortu zituen.

Ekitaldia EiTBko Multibox aretoan izango da, gaur, hilak 26, arratsaldeko 19:00etan. Ekitaldiaren asmoa da kirol-mundua eta enpresa eta instituzinoak alkartzeko gunea izatea. Ekitaldian, IMQ-k Urrezko Poliza emongo deutse ekimenaren barruko kirolari guztiei.

Omenaldian izango dira Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua eta BATeko presidentea Miren Azkarate, IMQ-ko presidentea dan Pedro Ensunza, IMQ-ko kontseilari zuzendari nagusi Jose Andres Gorricho eta Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendari Joserra Garai.

Euskadi Kirola Fundazioaren babesa dabe 52 kirolarik eta dagoeneko bekak jaso dituen hiru kirol alkartek. Programearen barruko kirol-taldean ondoko izen ezagunak dagoz: Naroa Agirre pertika-jauzilaria, Iñaki Lejarreta eta Leire Olaberria txirrindulariak, Xabi Fernandez eta Iker Martinez arraunlariak, Aritz Aranburu surflaria, Eneko Llanos triatletea, Patxi Usobiaga eskalatzailea edo Javier Otxoa txirrindulari paralinpikoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu