Jaurlaritzeak eta Nafarroako Gobernuak euskerea alkarlanean sustatzeko akordioa sinatu dabe

Bizkaie! 2009-01-27 10:05   Euskerea berbagai

Hizkuntz politikearen ardurea daben Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko sailek euskerea sustatzeko alkarlana adostu dabe. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Nafarroako Hezkuntza Kontseilaritzeak, euskerea kultura-loturatzat hartuta eta ondarea sustatzeko eta bultzatzeko bakotxak dituan eskumenak erabiliz, Asmoen Adierazpena izenpetu dabe Iruñean, Nafarroako Jauregian.

Hizkuntz politikearen ardurea daben Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko sailek euskerea sustatzeko alkarlana adostu dabe. Europako Kontseiluak hizkuntzen arloan emondako aholkuen bidetik, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Nafarroako Hezkuntza Kontseilaritzeak, euskerea kultura-loturatzat hartuta eta ondarea sustatzeko eta bultzatzeko bakotxak dituan eskumenak erabiliz, Asmoen Adierazpena izenpetu dabe Iruñean, Nafarroako Jauregian.

Lan bileran eta ondorengo komunikabideen aurreko agerraldian izan dira Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua; Carlos Perez Nievas Nafarroako Gobernuko Hezkuntza sailburua; Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea; eta Xabier Azanza Euskarabidea Euskararen Nafar Institutuaren zuzendaria. Eta agintari horreekaz batera, bakotxaren lan taldeak.

Hizkuntz politikarako ardurea daben Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko sailek Nafarroako Foru Komunidadearen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren artean 'sustapena, ikerketea, dokumentazinoa, plangintzea eta hizkuntza politikea sustatzeko hartu-emonak sendotzea, euskerearen hizkuntza-normalizazinoaren arloan lankidetza eta erlazinoa hobetzea eragingo dabe'.

Izenpetutako Asmoen Autorpen horren ondorioz ezarriko dan ekintza bateratuaren lehentasunezko helburuetako bat izango da hizkuntz politikearen arloan lankidetza teknikorako loturak ezartzea, informazinoa eta jakintza alkarri trukatzeko, eta helduen euskalduntzearen eta alfabetatzearen esparruan jarduerak koordinetako.

Helduen euskalduntzearen alorrean, euskerea helduei irakasteari begira, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuan ezarritakoari egokitzen jakon oinarrizko curriculum komuna eratzeko eta bi administrazinoek homologau beharreko egiaztatzeak eta titulazinoak ezartzeko asmoa dabe erakunde biek, 'beti be, arlo honetan Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari atxikita dagoan HABE erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko euskaltegien sarean indarrean jarri dauen Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratura egokitutako Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko curriculumaren eta horri jagokon egiaztatze-sistemearen bidetik'.


Aro barri bat

Adostasunak 'aro barria' zabaltzen dau euskerearen arloan, agintarien eretxiz. Horretarako, lehenengo pausua 2008ko zezeilaren 22an emon zan, Eusko Jaurlaritzearen egoitzan izandako lan bileran.

Bilera haretan Miren Azkaratek adierazo ebanez, 'gaurkoa lehenengo pausua da, aurrera begirakoa. Honek datorrenaren atea zabaltzen dau'. Ia urtebete honetan, Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzearen eta Euskarabidea Nafar Institutuaren arteko lan bilerak izan dira.

Kultura sailburuak gogoratu dau Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak 2005-2009 legealdirako bere jardunbide nagusien artean honakoa agintzen dauela: euskerearen erabilerea sustatzeko jarduna bultzatzea, Nafarroako erakundeakaz lankidetzea bideratuz, Nafarroako Gobernuagaz batera programak berbatzeko beharrezkoak diran pausuak egiteko asmoz. Akordioak konpromiso hori beteten dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu