Gaur, hilak 26, amaituko da AC/DCren kontzerturako 70 gonbidapenen zozketan izena emoteko epea

Bizkaie! 2009-01-26 11:36   Musikea

Zozketan sartzeko izen-emotea www.bizkaia.net webgunean egin behar da eta, esandako moduan, izena emoteko epea 2009ko urtarrilaren 26ra arte egongo da zabalik, eguerdiko 14:00ak arte.

AC/DC talde australiarrak apirilaren 4an, Barabaldoko BECeko Bizkaia Arenan emongo dauen 'Black ice' diskoaren aurkezpen kontzerturako dira aitatutako gonbidapenaK. Sarrerak salgai jarri ziran egunean izandako arazo eta tirabirak tarteko, Bizkaiko Foru Aldundiak babesa kendu eutson kontzertuaren enpresa sustatzaileari eta BECeko bazkide izateagaitik jagokozan 70 gonbidapenak zozketatzeko erabagia hartu eban.

Zozketan sartzeko izen-emotea www.bizkaia.net webgunean egin behar da eta, esandako moduan, izena emoteko epea 2009ko urtarrilaren 26ra arte egongo da zabalik, eguerdiko 14:00ak arte.

Bizkaiko foru Aldundiak, 2009ko urtarrilaren 29an, hirurogeita hamar sarrerak notario aurrean zozketatuko ditu. Zozketan saritutakoek gonbidapen bakarra jasoko dabe.

Honako honeekk dira zozketan parte hartu eta gonbidapena lortu ahal izateko interesdunek bete behar dituen baldintzak:
1. Bizkaiko Lurralde Historikoan bizi izatea.
2. Posta elektronikoko helbidea izatea.
3. Web orriko formularioa betetea: izena, lehenengo bi abizenak, posta elektronikoko helbidea, bizi dan herriaren posta-kodea eta NAN zenbakia edo AIZ zenbakia.

Bien bitartean, gaur jakin izan dogu AC/DC taldeak beste bi kontzertu emongo dituala Espainian, bagilaren 5ean, Madrileko Vicente Calderón futbol zelaian eta bagilaren 7an, Bartzelonako Lluís Companys estadio olinpikoan. Aitatu kontzertuetarako sarrerak zezeilaren 6an jarriko ditue salgai

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu