Ainhoa Artetak platinozko diskoa jaso dau 'La Vida' lanagaitik
2009-01-26 17:53 MusikeaAinhoa Arteta soprano tolosarrak platinozko diskoa jaso eban bart New Yorken, 'La vida' bere azken lanaren 200.000 ale baino gehiago saldu ostean. Diskoan, azken mendeko estilo desbardinetako abesti klasikoak kantetan ditu Artetak.
Ainhoa Arteta soprano tolosarrak platinozko diskoa jaso eban bart New Yorken, 'La vida' bere azken lanaren 200.000 ale baino gehiago saldu ostean. Diskoan, azken mendeko estilo desbardinetako abesti klasikoak kantetan ditu Artetak, besteak beste, Elvis Presleyren 'Love me tender', Eric Claptonen 'Tears in heaven', Beatlesen 'Michelle' eta Jacque Brelen 'Ne me quitte pas'.
Tolosarrak New Yorkeko Cervantes Institutuan jaso dau saria eta bertan adierazo dauenez, 'ekitaldia oso personala eta hunkigarria da niretzat. 'La vida' bildumeak erakutsi deust, datorrena gozau behar dodala'. Era berean, pozarren dagoala azaldu dau, merkatuan orain hiru hilebete salgai jarritako diskoa, pasau jakon gauzarik politena dala, hain zuzen be.
Sopranoak, abenduan, urrezko diskoa jaso eban Donostian eta orain, platinozkoa New Yorken, 'niretzat bigarren etxea lakoa dan leku honetan', Artetaren esanetan. Tolosarra 17 urtez bizi izan zan uri horretan eta askotan joaten da bertara ikastera zein Metropolitan Antzokian kantaldiak eskaintzera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!