Capsula, Los Paniks, Eureka Hot IV eta Lobo Electrico taldeak zuzenean Bermeon
2009-01-27 16:40 MusikeaRockaren joera desbardinek bat egingo dabe datorren zapatuan, hilak 31, Bermeon (Bizkaia), Nuntxaku kultur alkarteak antolatzen dauen 'Nuntxaku Gauak' egitarauren barruan, Capsula, Los Paniks, Eureka Hot IV eta Lobo Electrico taldeek eskainiko daben kontzertuan.
Rockaren joera desbardinek bat egingo dabe datorren zapatuan, hilak 31, Bermeon (Bizkaia), Nuntxaku kultur alkarteak antolatzen dauen 'Nuntxaku Gauak' egitarauren barruan, Capsula, Los Paniks, Eureka Hot IV eta Lobo Electrico taldeek eskainiko daben kontzertuan. Saioa haueko 21:00etan hasiko da, Jose Done ikastetxe zaharreko Kaperan, eta sarrereak 5 euro balioko dau.
Capsula talde bilbotar-buenosairestarrak zezeilaren hasieran kaleratuko dau bere bigarren diskoa izango dana, 'Rising Mountains' izenburupean. Martin eta Coni buru dituan taldeak BCore zigilu bartzelonarragaz argitaratuko dau bere lan barria, eta Bermeon aurrerapen bat entzuteko aukerea izango da. Gainera, zapatuko kontzertuaren ondoren, Capsula taldeak nazinoarteko bireari ekingo deutso martian zehar, Portugalen, Kanadan eta Ameriketako Estadu Batuetan (AEB) hainbat kontzertu eskainiz.
Rock and roll iluna eta psikodelikoa punk eta elektronika ukutuakaz da hirukote buenosairestar-bilbotarrak eskaintzen dauena. Euskal Herriko talderik aktiboenetarikoa da Capsula, etenbarik kontzertuak emoten egoteak erakusten dauen legez.
Bestalde, Barakaldo eta Bermeoko musikariek osotzen dabe Los Paniks, J.R. Rioja abeslaria eta gitarristea buru dala. 'Panik Piknik' bigarren diskoa aurkezten ari da talde bizkaitarra eta zapatuan Bermeon izango dira zuzenean. Rock, punk, garage, gospel, soul, western eta rumble dira taldearen eraginak, soinu primitiboak eta gordinak izanik bere ezaugarri nagusiak. Gainera, taldearen 'El baile del karramarro' abestiaren bideo-klipak sekulako arrakastea izan dau Youtube atarian eta mundu osoko milaka sarrera izan ditu bertan dagoanetik.
Eureka Hot IV eta Lobo Electrico taldeek osotuko dabe zapatuan Bermeon izango dan kontzertuko egitaraua. Eureka Hot IV laukote bermeotarrak laster kaleratuko dau bere lehenengo lan luzea izango dana, orain bi urte autoproduzidutako 'Eureka Hot III' sei abestiko CDaren ondoren. 1960ko hamarkadako soul zaharra, 1970eko hasierako funky, free jazz, rock and roll zaharra eta 1950eko hamarkadako rhythm & blues soinuak dira taldearen eragin nagusiak, hori guztia punkaren sonoridadean eta jarreran kokatuta.
Azkenik, Lobo Electrico talde tolosarrak joan dan urtearen amaieran plazaratutako bi abestiko single barriagaz helduko da Bermeora. 'Fantasma' eta 'Luna Roja', rock, hard rock eta psikodelia kutsuko kantuak dira taldearen barrienak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!