'Bidean', Nafarroako Bertsolari Txapelketea'09: Auriztik Elizondora
2009-01-27 14:04 BertsolaritzeaNafarroako XVIII. Bertsolari Txapelketea zezeilaren 31tik martiaren 21era izango da aurten eta igaz bezela 25 bertsolarik parte hartuko dabe. Saioa Alkaiza iruindarrak, berbarako, lehenengo aldiz parte hartuko dau.
Nafarroako XVIII. Bertsolari Txapelketea zezilaren 31tik martiaren 21era izango da aurten eta igaz bezela 25 bertsolarik parte hartuko dabe. Saioa Alkaiza iruindarrak, berbarako, lehenengo aldiz parte hartuko dau.
Egitura aldetik, aurtengo aldaketa nagusia da bertsolari guztiak (Julen Zelaieta igazko txapelduan izan ezik) kanporaketetatik abiatuko dirala. Horrezaz gan, Txapelketan sailkatzen diran lehen lau bertsolariek udagoienean jokatuko dan Txapalketa Nagusirako sailatzea lortuko dabe.
Kontuak kontu, lau kanporaketa eta hiru finalaurreko izango dira datozen asteotan. Finala, azken urteotan egin dan legez, Elizondoko Lur aretoan egingo da martiaren 21ean.
Igaz bezela, txapelketaren inguruko zehetasun guztiak eta informazino eguneratua www.nafarroakotxapelketa.com webgunean topauko dozue.
Nafarroako Txapelketa'09. Egitaraua
Kanporaketak:
- Urtarrilaren 31n, Auritzen. Bertsolariak: Jon Barberenea, Jon Elizetxe, Bittor Elizagoien, Aimar Karrika, Alazne Untxalo eta Saioa Alkaiza.
- Zezeilaren 7an, Igantzin. Bertsolariak: Julio Soto, Iñigo Olaetxea, Oier lakuntza, Eneko Lazkoz, Iker Gorosterrazu eta Garazi Taberna.
- Zezeilaren 8an, Betelun. Bertsolariak: Erika Lagoma, Miel Mari Elosgi 'Luze', Ander Fuentes 'Itturri', Aritz Saragueta, Iñaki Aleman eta Iñigo Ibarra.
Zezeilaren 14an, Tafallan. Bertsolariak: Xabiet Terreros, Xabier legarreta, Diego Riaño, Joxe Juan Zubieta 'etxabe', Ekaitz Astiz eta Xabier Silveira.
Finalaurrekoak:
- Zezeilaren 21ean, Goizuetan.
- Zezeilaren 28an, Altasun.
- Martiaren 7an, Antsoainen.
Finala:
Martiaren 21ean, Elizondon.
'Bidean'
Bidegileen xenda
Berrien norabidea
Bidarriak segitu
Ibilbideak sortu
Bidegurutzean aukeratu
Lasterbideak baztertu
Indarrak bideratu
Bidelagunekin gozatu
Nafarroako bertsolaritza, bidean
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!