Blas de Oteroren 'Olerkiak irudi'

Bizkaie! 2009-01-26 13:14

Blas de Otero Fundazinoak 14 eta 20 urte bitarteko neska-mutilei begirako 'Bertso batzuetarako irudiak' argazki lehiaketea antolatu dau Bilboko Udalaren Kultura eta Hezkuntza Sailaren babesagaz.

Blas de Otero Fundazinoak 14 eta 20 urte bitarteko neska-mutilei begirako 'Bertso batzuetarako irudiak' argazki lehiaketea antolatu dau Bilboko Udalaren Kultura eta Hezkuntza Sailaren babesagaz. Helburuak bi dira: batetik, olerkariaren lanaren barri zabaltzea; eta bestetik, haren bertsoak eguneko neska-mutilen ohikotasun, errealidade eta interesakaz lotzea.

Oterok, bere poesiaz ari dala, poesiagazko lotura estuan aitatzen ditu lantegiak, uriak, makinak, telebista, hondakinak, aldizkarietako irudiak… eta gizakiak, jakina, beren alde eta atze-aurre guztietan. Horregaitik, olerkariari leial izan nahian, errealidadea eta poesia lotzea proposatzen da lehiketa honetan, argazkien bidez lotu be: parte-hartzaileek egin beharko ditue argazki horreek edo arteaz sortu.

'Bertso-lerro solte batzuk aukeratu doguz, bertso osoen ordez, Oteroren ustez bertso-lerroa baitago prosa eta errealidadearen artean ('bertso-lerro batetik sortzen dira parentesi ugari, soldaduak eta beste hainbat kontu') eta bertso-lerroa baita poesiarako atea'.

Argazkiek aitamena egin beharko deutse batzorde antolatzaileak aukeraturiko Blas de Oteroren poema batzuei. Bertso horreek fundazinoaren webgunean kontsulta daitekez.

Parte-hartzaileek fundazinoaren webgunean agertzen dan formularioa bete beharko dabe, eta posta elektroniko bidez bialduko ditue argazkiak Blas de Otero Fundazinoaren helbidera. Lehiakide bakotxak hiru irudi bialduko ditu gehienez, .jpg formatuan, eta gehienez 4 MB-eko neurriagaz.

Lehiaketak irauten dauen bitartean, Pablo Amargo irudigileak lehiaketarako berariaz diseinautako 100 kamiseta zozketatuko dira parte-hartzaileen artean. Argazkiak aurkezteko epea amaituta, epaimahaiak bi kategoriatan banatuko ditu jasotako lanak: 14 eta 17 urte bitartekoa eta 18 eta 20 urte bitartekoa.

Atal bakoitzeko saria argazki kamera digital reflex bat izango da, 10 mega pixeletik gorakoa. Epaimahaiak martiaren 14an jakinarazoko dau bere erabagia, poeta bilbotarraren jaiotze-datatik hur (martiak 15), fundazinoaren webgunean.

Argazkiak jasoteko epea 2009ko martiaren 6an amaituko da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu