Mintzola, euskerearen ahozko tradizinoaren behatokia jaio da

Bizkaie! 2009-02-10 10:43   Bertsolaritzea

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Villabonako Udalak, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) sortu barri daben Mintzola Fundazinoa helburu bikotxagaz sortu da: alde batetik, euskerearen ahozko tradizinoaren behatoki dinamikoa izatea eta bestetik, gizarteak ahozko komunikazinoaren esparruan dituan preminei erantzun egokia emotea.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Villabonako Udalak, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) sortu barri daben Mintzola Fundazinoak lehenengo batzarra egin dau Villabonako Subijana Etxean. Helburu bikotxagaz sortu da Mintzola: alde batetik, euskerearen ahozko tradizinoaren behatoki dinamikoa izatea eta bestetik, gizarteak ahozko komunikazinoaren esparruan dituan preminei erantzun egokia emotea.

Bileran, Mintzola Fundazinoaren aurtengo egitasmoa eta aurrekontua landuko ditue, eta ahozkotasunaren alde lan egiteko beharrezkoak diran tresnak jarriko ditue martxan. Horreen artean, Villabonako Udalagaz sinatutako hitzarmena dago; hitzarmenari esker, herriko Kale Nagusian dagoan Subijana Etxea izango da Mintzola Fundazinoaren egoitza eta bertan garatuko dabe erakunde guztiek egindako alkarlana.

Fundazinoaren zuzendaria hautatzeko oinarriak be onartu ditue, baita irudi korporatiboaren sorrera ere. Urte honetarako egitasmoaren baitan 2012. urtera arte luzatuko den ahozkotasunaren inguruko ikerketa lana dago eta horren inguruan arituko dira ere erakundeak. Dagoen eskariari erantzuna emateko ahozkotasuna lantzeko ikastaroak daude aurreikusita.

Bileran parte hartu dabe Mª Jesus Aranburu Mintzola Fundazinoaren presidente eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputaduak; Joseba Iñaki Murua Jauregui Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko presidenteak; Marixabel Arrieta Villabonako alkateak; Jon Irazusta EHUko Euskera errektoreordeak; Estibaliz Alkorta Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskera zuzendariak; Haritz Solupe Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendariak; eta Xavier Huizi Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun Saileko aholkulariak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu