Bizkaiko Txakolinaren uztak miloe bat litro baino gehiago produzidu ditu lehenengoz
2009-02-12 10:40 Jan edanakBizkaiko Jatorrizko Izendapenaren Alkarteak jakinarazo dau aurtengo erronken artean txakolinari etxetik kanpoko ateak zabaltzea dagoala, hau da, Estaduan eta mundu zabalean txakolina zabaltzea.
Igazko txakolinaren uzta oso oparoa izan zan eta aurreko urteetako kopurua gainditzeaz gan, 2008ko Bizkaiko txakolinaren kalidadea parebakoa izan da. Bizkaiko Txakolina Jatorri Izendapeneko upategiek miloe bat litro txakolin merkaturatuko ditue aurten, inoiz baino gehiago, hain zuzen.
Udabarri hotz eta euritsuaren ondorioz, 2008ko uzta ez zan urte hasieran esperotako kopuruetara heldu baina gero eta mahasti gehiago dagoz, mahastiek gero eta lur-eremu zabalagoak hartzen ditue eta produkzinoak nabarmen egin dau gora.
Kontuak kontu, aurten miloe bat litrotik gora merkaturatuko ditue, gehiena Bizkaian berton kontsumiduteko. Edozelan be, Bizkaiko Jatorrizko Izendapenaren Alkarteak jakinarazo dau aurtengo erronken artean txakolinari etxetik kanpoko ateak zabaltzea dagoala, hau da, Estaduan eta mundu zabalean txakolina zabaltzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!