Etorkinei eta diasporako seme-alabei zuzenduriko 'Euskal Herria ezagutzea' liburukiak aurkeztu ditue

Bizkaie! 2009-02-12 13:38   Euskaldunak munduan
Euskal Herriaren kultura, historia, egitura politiko-administratiboa zein instituzionala ezagutarazotea da helburua

Liburuaren egilea Ramon Zallo UPV-EHUko irakaslea da, Kultura Sailagaz dauen alkarlanaren barruan, eta Mikel Ayuso kazetariaren laguntzinoa be izan dau.

Etorkinei eta diasporako seme-alabei zuzenduriko 'Euskal Herria ezagutzea' izeneko zabalpen materiala aurkeztu dabe gaur goizean, Eusko Jaurlaritzaren Donostiako egoitzan, Miren Azkarate Kultura sailburuak eta argitalpenean parte izan diran sailen ordezkariak eta egileek.

'Euskal Herria ezagutzea. Bertako kultura, historia, gizartea eta erakundeetan zeharreko bidaia' liburukiak Kulturearen Euskal Planaren hausnarketatik sortutako eta Euskal Herrira etorritako etorkinentzako, hemendik joandako emigranteen seme-alabentzako eta aldizkako bisitarientzako Euskal Herria eta euskal kultura eta gizarteari buruzko zabalpen materialak dira.

Liburuaren egilea Ramon Zallo UPV-EHUko irakaslea da, Kultura Sailagaz dauen alkarlanaren barruan, eta Mikel Ayuso kazetariaren laguntzinoa be izan dau.

Eusko Jaurlaritzearen Kultura Sailak, Kanpo Harremanetarako Zuzendaritzeak eta Immigrazino Zuzendaritzeak preparau ditue liburukiak eta zazpi hizkuntzatan argitaratu ditue 12.000 ale: euskeraz, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez, txineraz, arabieraz eta errumanieraz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu