Euskal Herriko sei galeria Arco Ferian

Bizkaie! 2009-02-11 11:24   Euskaldunak munduan

Euskal Herritik joandako sei galeria izango dira Arco, Arte Garaikidearen XVIII. Ferian: Bilboko Windsor Kulturgintza, Carreras Mugica eta Vanguardia, Gasteizko Trayecto, Donostiako Altxerri eta Iruñeako Moises Perez de Albeniz.

Madril arte garaikidearen topaleku izango da datozen egunotan, Arco, Arte Garaikidearen Nazinoarteko Feria tarteko. Ateak gaur, hilak 11 zabalduko dira profesionalentzat eta barikuan, barriz, publikoarentzat hilaren 16ra bitartean.

Arco, Arte Garaikidearen XVIII. Feriak Europako arte garaikidearen hitzordurik garrantzitsuenetakoa izaten segiduten dau. Indiako artea protagonista izango dauen aurtengo edizinoan, 30 herrialdetako 250 bat arte galeria inguru izango dira Madrilen; horreen artean, Euskal Herritik joandako sei galeria: Bilboko Windsor Kulturgintza, Carreras Mugica eta Vanguardia, Gasteizko Trayecto, Donostiako Altxerri eta Iruñeako Moises Perez de Albeniz.

Kontuak kontu, mundu osoko abangoardia historikoko obrak, klasikoak zein egungo artearen arloetan, pintura, eskultura, bideo, new media, marrazki, grabatu, instalazino zein argazki onenakaz gozetako aukerea izango da.

2009ko denporaldia zabalduko dau Arco feria madrildarrak eta urtero legez, aukera ezin hobea eskainiko deutse bertara hurreratuko diran profesionalei estadu mailako nahiz nazinoarteko sormen artistikorik onenakaz hartu-emonak izateko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu