Nabigatzaile euskaldunen kopurua gora doa gero eta erabiltzaile gehiago dituan Sarean

Bizkaie! 2009-02-13 13:39

Euskeraz nabigau eben erabiltzaileen portzentajea % 21,8 hazi zan. Ingelesez nabigau ebenen portzentajeak gora egin eban, % 18,1, hain zuzen eta gaztelaniaz nabigau ebenenak be % 2,5 egin eban gora.

EAEko 15 urte edo gehiagoko Interneten erabiltzaileak 929.300 izan ziran 2008ko laugarren hiruhilekoan, hau da, edade horretako EAE osoko biztanleen % 50,5. Beraz, 2007ko laugarren hiruhilekoaren aldean % 6,4ko hazkundea da, Eustaten datuen arabera.

Lurralde historikoen arabera, Araban igon zan gehien erabiltzaileen kopurua, % 3,8 hain zuzen be, 2008ko bigarren hiruhilekoaren aldean; Interneten erabiltzaileen portzentajeari jagokonez, lehenengo tokian jarri da, % 51,5egaz. Bizkaian % 3,6 izan zan hazkundea eta azken hiru hileetan % 50,4 izan zan erabiltzaileen kopurua. Gipuzkoan % 0,6ko jatsierea izan zan, eta 15 urte eta gehiagoko biztanleriaren % 50ek erabilten eban Internet.

Edadea kontuan hartuta, 55-64 urte bitarteko erabiltzaileak nabarmendu ziran, % 11,2ko hazkundea izan baitzan 2008ko bigarren hiruhilekoaren aldean. 65 urtetik gorakoen hazkundea be nabarmendu zan, urteko bigarren hiruhilekoaren aldean % 18,8ko hazi baitzen eta % 64,1 2007ko laugarrenaren aldean. Interneten erabilerea % 3,6 hazi zan 25-34 urtekoen artean. Azken hiru hiletan 15-24 urtekoen arteko % 88,2k erabili eban Internet, urte bereko bigarren hiruhilekoan baino % 4,5 gitxiago.

Bestalde, etxetik bertatik egindako konekzinoak % 5,1 hazi ziran; erabiltzaileen % 84,7k etxetik egin eban konekzinoa. Hazi egin ziran, baita lantokitik (% 0,9) eta ikastetxetik (% 8,7) eginiko sarbideak be. Beste lekuetatik egindako sarbideak -ziberkafeak, hotelak, aisialdiko lekuak- nabarmen jatsi ziran (%-52) 2007ko laugarren hiruhilekoaren aldean.


Hizkuntzak eta iraupena

Euskeraz nabigau eben erabiltzaileen portzentajea % 21,8 hazi zan. Ingelesez nabigau ebenen portzentajeak gora egin eban, % 18,1, hain zuzen eta gaztelaniaz nabigau ebenenak be % 2,5 egin eban gora.

Era berean, Interneteko konekzinoen batez besteko iraupena 44 minutukoa izan zan 2008ko laugarren hiruhilekoan, hau da, urteko bigarren hiruhilekoaren aldean minutu eta erdi laburragoa.

Interneterako sarbideari dagokionean, 415.000 familia pasatxo ziran (% 50,1) etxean zerbitzu hori eukenak; beraz, 2008ko laugarren hiruhilekoan Interneteko konekzinoa eukenak 22.700 familia gehiago (% 5,8) ziran.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu