Placebo, Babyshambles eta Primal Scream, Bilbao BBK Liven

Bizkaie! 2009-02-12 14:56   Musikea

Aitatutakoez gan, Basement Jaxx, Supergrass, Fishersponer, Dave Matthews Band, Cycle, Vetusta Morla, The Gaslight Anthem, El Columpio Asesino eta Lain taldeak be baieztatu ditu antolatzaileek.

Depeche Mode kartelburuaren ondoren, talde gehiago baieztatu ditue garagarrilaren 9tik 11ra Kobetamendin egingo dan Bilbao BBK Live jaialdiaren antolatzaileek, zehatz esateko beste 13ren barri emon dabe antolatzaileek, besteak beste, Placebo, Primal Scream, The Ting Tings eta Babyshambles.

Aitatutakoez gan, Basement Jaxx, Supergrass, Fishersponer, Dave Matthews Band, Cycle, Vetusta Morla, The Gaslight Anthem, El Columpio Asesino eta Lain taldeak be baieztatu ditu antolatzaileek.

Brian Molkoren Placebo taldea estudioko lan barria besapean hartuta etorriko dira barriero be Bilbao Livera, 2006ko jaialdiko talde garrantzitsuenetako bat izan ostean.

Primal Scream talde eskoziarra, barriz, 'Beautiful Future' diskoa aurkeztera etorriko da. Bestetik, Pete Doherty buru dauen Babyshambles talde ingelesak bere brit rock doinuak ekarriko ditu.

The Ting Tings bikoteak gaur egun Erresuma Batuan dan talde indartsuenetako bat dala erakutsiko deusku.

Hurrekoen artean, El Columpio Asesino talde iruindarrak 'La Gallina' azken diskoa zuzenean aurkeztuko dau eta Gaztearen azken Maketa Lehiaketea irabazi dauen Lain boskote gipuzkoar gaztea be bertan izango da.

Kontuak kontu, aitatu zerrendara datozen egunetan talde gehiago batzea espero dabe antolatzaileek

Sarrerak salgai dagoz honezkero ohiko salemnta puntuetan: BBK kutxazainak, BBK bulegoak, 944 310 310 telefonoa eta www.bbk.es

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu