Bilboko Berreginen Museoak San Balentin ospatuko dau Olimpoko maitasun historiak ezagutzeko bisita gidatu bategaz

Bizkaie! 2009-02-12 14:34

Bilboko Artelan Berreginen Museoak datorren zapatuan, zezeilak 14, museoko artelanen bildumatik zehar bisita bat antolatu dau gure kulturan antxinako greziarren mito erotikoek zein eragin izan daben azaltzeko. 'Maitasun jainkotiarrak' izenburupean, bisitea 12:00etan hasiko da.

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekinbidez sortutako Bilboko Artelan Berreginen Museoak datorren zapatuan, zezeilak 14, museoko artelanen bildumatik zehar bisita bat antolatu dau gure kulturan antxinako greziarren mito erotikoek zein eragin izan daben azaltzeko. 'Maitasun jainkotiarrak' izenburupean, bisitea 12:00etan hasiko da eta sarrerea museoa bisitetako ohikoa dana izango da (3 euro helduak; 1,5 ikasleek eta ume zein erretiratuek doban). Erreserbak 94 4157673 edo 94 6790255 telefono zenbakietan.

San Balentin eguna maiteminduen patroi bezela onartua izan baino lehen, greziarrek baeuken euren maitasun kontuak noren ardurapean itxi: Eros eta bere baliokide erromatar Cupidori, mendeetan zehar, antxinako greziatik gaur egunera arte, idazle, musikari eta margolarien inspirazino iturri izandakoei, jainkoen erromantzeak eta maitasun kontu nahasiak erakutsiz euren artelanetan.

Venus de Cnido eta Hermes Dionisio umeagaz (Praxítelesena) eta Pérgamoko Zeusen Altarea lako artelanen bitartez, bisitan, Erosen elezaharra azalduko da, besteen artean; horretan bere amaren aginduz (Afrodita), Psique, neska gazte-ederra, topetan eban gizonezko itsusienagaz maitemintzea agindu jakon eta azkenean, Eros bera neskaren maitale izaten amaitzen dau. Historia hau, misterioz eta abenturaz betea, greziar mitologiako samurrena da. Ardaoaren jainkoa dan Dionisioren historia be azalduko da, Adrianagaz ezkondu zana Teseok saldu eta baztertuta itxi ondoren, laberintotik urtetan lagundu ostean; edo eta jainkoetan jainkoena, Zeus, zezen mozorrotuz Europa jainkosea bahitu eta beragaz Creta islako erregerik ezagunena izan ebana: Minos.

Bisitea arratsaldez be errepetiduko da, zapatu arratsaldez 18:00etan, baina kasu honetan, Down sindromedun talde batentzat bereziki egingo dan bisitea izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu