Zurgai aldizkariaren XXX. urteurrena Juan Gelman poeta argentinarrari eskainitako monografikoa tarteko dala

Bizkaie! 2009-02-19 14:28

Zurgai aldizkariko monografikoetan ohikoa dan legez, zenbaki berezi hau oso-osorik Gelmani eskainia izango da, bere bertsoen sailkapen bategaz. Baita, bere irudi eta obreari buruzko zenbait artikulu eta omentzen dan autorearen inguruan zenbait autorek idatziriko olerkiak argitaratuko dira.

Zurgai aldizkariak, Poetas por su Pueblo kolektiboak 1979tik Bilbon argitaratutakoak eta bere generoan egungo aldizkaririk garrantzitsuenetarikoa danak, Juan Gelman argentinar poetari eskeinitako monografikoagaz, bere XXX. urteurrena ospatzen dau. Zenbaki berezi honen argitalpena zezeilaren 20an izango da Bidebarrieta Kulturgunean, 19:45etan, ekitaldien aretoan eta dobako sarrereagaz.

Gelman, Cervantes Saria 2007, bere jaioterriko bizirik dagoan poeta garrantzitsuena da. Poesia lantzeaz gan, kazataritzea be egin dau eta Boris Vian (1987), Argentinar Poesia Nazioanala (1977), Juan Rulfo latinoamerikar eta Karibear literaturakoa (2000) lako sariak eskuratuak izateaz gan, Pablo Neruda eta Reina Sofía Iberoamerikar Sariak (biak 2000 urtean) be jaso ditu. Hainbat antologiaz gan, bere poemarioan azpimarratzekoak dira: 'Violín y otras cuestiones' (1956), 'Gotán' (1962), 'Cólera buey' (1965), 'Los poemas de Sidney West' (1969), 'Relaciones' (1973), 'Citas y Comentarios' (1982), 'Carta a mi madre' (1989), 'Incompletamente' (1997) edo 'Mundar' (2007).

Bizitzako gorabeherak: gerrilla, erbestea, bahiketa eta bere semeen desagerketea

Juan Gelmanen obrak (Buenos Aires, 1930) eta, bizitako jazoerak estu-estuan dagoz lotuta, ukrainiar judutar familia emigranteen semea, komunismoa besarkatu eban lehenengo, eta geroago peronismoko alde iraultzaileena, 60 eta 70 hamarkadan FAR-Montoneros izeneko gerrilako kide bihurtu zan arte. 1979an itxi eban militantzia. Bere semea Marcelo Ariel eta bere erraina Claudia Iruretagoyena, 20 eta 19 urtetakoak, bahituak, torturatuak eta erahilak izan ziran Videlaren diktaduran eta ondoren desagertarazoak (1990ean agertu ziran bere semearen gorpuzkinak ibai baten ondoan). Bere iloba Andreagaz, klandestinidadean jaioa eta adopzinoan emona, 2000 urterarte ezin izan zan alkartu. 70. hamarkadan, Erroma, Madril, Managua, Paris, New York eta Mexikon bizi izan zan klandestinidadean. Justizia argentinarragaz zituan arazoengaitik ezin izan eban sorterrira itzuli 1989rarte, Carlos Menem presidenteak beste 64 gerrilarigaz batera, urte honetan indultau eban arte. Indultu hau ez eban onartu Gelmanek eta atzera bota eban 'bere semeen eta ganerako milaka gazteen bahitzaile izan ziranen intereserako trukatua izatea ukatzen zalako' .


Olerkien irakurketea

Bidebarrieta Kulturguneak, argentinar poeta handi honi eskainitako Zurgai aldizkariaren monografikoaren aurkezpenerako, bere olerkien irakurketa labur bat egingo dau. Bertan, Jorge Riechmann poetea, unibersidadeko irakasle eta eko-pakezalea; Jorge Fernández De la Sota bilbotar idazle eta kazetaria, Poetas por su Pueblo kolektiboko kidea eta Pablo González de Langarika aldizkariko zuzendaria izango dira.

Zurgai aldizkariko monografikoetan ohikoa dan legez, zenbaki berezi hau oso-osorik Gelmani eskainia izango da, bere bertsoen sailkapen bategaz. Baita, bere irudi eta obreari buruzko zenbait artikulu eta omentzen dan autorearen inguruan zenbait autorek idatziriko olerkiak argitaratuko dira.

Juen Gelmani eskainitako monografiko hau, beste batzuei eskainitako omenaldiaren haritik dator, besteak beste, Unamuno, Juan Larrea, Blas de Otero, Gabriel Celaya edo Antonio Machado, aldizkariaren lehen garaian, eta azken urte honeetan jarraipena izan dauelako Antonio Gamoneda, Bitoriano Gandiaga, José Ángel Valente, Ángel González, Claudio Rodríguez edo José Manuel Caballero Bonald autoreakaz.

Aldizkariko XXX. urteurrena ospatzeko, Vitoria-Gasteizko Arte Activo argitaletxeak 'Poetas de Zurgai' izenburupean, bilbotar aldizkari honetan hiru hamarkadotan zehar euren bertsoak agitaratu dituen 270 idazleen bilduma bat argitaratuko dau. Bestalde, Pablo González de Langarika Zurgai aldizkariko zuzendariaren eskutik eta Mikel Alonso argazkilariaren irudiakaz batera, beste olerki bilduma bat argitaratzea aurrikusi da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu