Txirri, Mirri eta Txiribitonek txistulariaren figurea omendu dabe 'Petriri Danbolin' izeneko diskoan
2009-02-19 17:28 MusikeaTxirri, Mirri eta Txiribiton euskal pailazoak orain dala urte asko hasi ziran kantak sortzen eta moldatzen, publikoaren aurrean abesten eta diskoak grabetan. Oraingoan, Petiri Danbolin izeneko lana kaleratu barri dabe, txistu-doinuz osotuta.
Txirri, Mirri eta Txiribiton euskal pailazoak orain dala urte asko hasi ziran kantak sortzen eta moldatzen, publikoaren aurrean abesten eta diskoak grabetan. Oraingoan, Petiri Danbolin izeneko lana kaleratu barri dabe.
Hasi ziranetik, pailazoak izateaz gan txistulariak be izan diralako, txistuari garrantzia emon deutse lan honetan. Petiri Danbolin bilduman, urteetan txistu doinuz sortutako abestiak batu ditue. Elkar diskoetxeak atara dau lan barria.
Lehendik argitaratutakoak diran arren, kanta gehienak aspalditik ez egozan merkaduan eta eskuratzeko gatx egoan. Azken batean, txistulari edo pailazo izatea oso antzeko zereginak dira hirukote honen ustez: besteei bizitza alaitu.
Petiri Danbolin pertsonaia antxinako euskal kulturaren imajinarioan gosearen pertsonifikazinoa zan. Hau da, euskal tradizinoan gose gehien pasetan ebana danbolinteroa zan. Pailazo hirukoteak gosearen inguruan (Txiribitonek batez be) hamaika istorio barregarri kontau izan ditu eta diskoaren izaerea be hortik doa.
Kolaboratzaileak
Txirri -Xabier Otaegi-, Mirri -Jose Inazio Ansorena- eta Txiribitonek -Txema Vitoria- hainbat lagun izan ditue alboan disko honen grabazinoan, tartean Kike Amonarriz, Xabier Telleria, Jose Ramon Senperena, Karlos Gimenez... Diskoaren azala eta irudien diseinua Ekain Kazabon artisteak egin ditu.
Plazaratze hau Euskal Telebistan hasi ziraneko hogeta bosgarren urteurrenagaz bat dator. Datorren martian, pailazo legez hasi ziranetik hogeita hamazazpi urte beteko ditue. Hori dala eta, hainbat proiektu ditue esku artean, euskaldun guztiakaz konpartiduteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!