‘Noise On Tour Pops 2008’ Bilbon zezeilaren 22an eta 23an

Bizkaie! 2008-01-03 10:57   Musikea

American Music Club, Art Brut, Audience, Dynamo eta Borrokan taldeek parte hartuko dabe kontzertu promotoraren hirugarren urtemugea ospatzeko antolaturiko pop kutsuko jaialdian.

Noise On Tour Promotions-ek nazinoarteko eta Euskal Herriko zenbait talde batuko ditu zezeilaren 22an eta 23an Bilboko Kafe Antzokian egingo dan Noise On Tour Pops jaialdiaren lehenengo edizinoan. American Music Club, Art Brut, Audience, Dynamo eta Borrokan taldeek parte hartuko dabe kontzertu promotoraren hirugarren urtemugea ospatzeko antolaturiko pop kutsuko jaialdian.

Antolakuntzak jakinarazo dauenez, Mark Eitzel buru dauen American Music Club talde estadubatuarrak eta Audience gernikarrek joko dabe jaialdiaren lehen egunean, zezeilaren 22an. Bi taldeek disko barriak aurkeztuko ditue: ‘The Golden Age’ amerikarrek eta ‘Trying Wings on Roots’ bizkaitarrek.

Jaialdiko bigarren egunean, barriz, zezeilaren 23an, Art Brut britainiarrak, Borrokan nafarrak eta Dynamo getxoztarrak izango dira protagonista. Talde britainiarrak ‘It's a Bit Complicated’ disko barria aurkeztuko dau.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu