Hizkuntza Politikak 54'5 miloe euro izango ditu aurten

Bizkaie! 2008-01-02 10:16   Euskerea berbagai

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak 54.474.005 euroko aurrekontua izango dau aurten. 2007koagaz alderatuta, % 6,5 handiagoa. Aurrekontu osoaren % 82 euskerea sustatzeko proiektuei diru-laguntzinoak emoteko erabiliko da.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak 2008rako diru-laguntza deialdiak eta aurrekontuak aurkeztu ditu gaur, urtarrilak 2, Jaurlaritzearen Donostiako egoitzan.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak 54.474.005 euroko aurrekontua izango dau aurten. 2007koagaz alderatuta, % 6,5 handiagoa. Aurrekontu osoaren % 82 euskerea sustatzeko proiektuei diru-laguntzinoak emoteko erabiliko da.

Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak legegintzaldi honetan euskerearen erabileran izan diran aurrerapausoak positibotzat jo ditu. Aurtengo erronkei begira, eguneroko bizitzan eta egitekoetan euskerearen erabilerea indartzea eta areagotzea da helburua Baztarrikaren esanetan eta horrezaz gan, euskerearen aukerak hobetzea, hori baita etorkizunaren giltza.

2008rako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzearen aurrekontuari jagokonez, 54.474.005 euro inbertiduko dituela argitu dau Baztarrikak, horren % 82 euskerearen sustapenerako proiektuetan gastauko dabela zehaztuz.

Beste alde batetik, Eusko Jaurlaritzeak 13.166.000 euro bideratuko ditu deialdi publikoko diru-laguntzetarako, igaz baino % 9,04 gehiago. 264.130 euro 'irakurle programea' finantzietako izango da, horri esker euskera eta euskal kulturako klaseak emoten dira munduko hainbat unibersidadetan.

Bestalde, HABEk 42.900.000 euro kudeatuko ditu, 2007an baino % 6,19 gehiago. Kantidade horren % 76,28 diru-laguntzetan banatuko da, euskaltegietan batez be. Izan be, euskaltegiek 31.215.600 miloe euro jasoko ditue, heren bat udaletakoek eta ganerakoa homologatutako pribatuek.

Baztarrikak azpimarratu dau lehenengo aldia dala hizkuntz politikako diru-laguntzinoak urtearen hasieran deitu dirala. ‘Legealdi honen hasieran hartu genduan konpromiso hau, eta bete dogu. Urtearen lehen lauhilekoaren barruan ebatzita eta jakinarazota egongo dira urteko diru-laguntzino guztiak’, gaineratu dau.

Ekitaldian izan dira Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Lore Bilbao Artetxe Kultura Saileko Zerbitzu zuzendaria, Miren Dobaran Euskararen Sustapenerako zuzendaria, Jokin Azkue Herri Administrazinoetan Normalizazinorako zuzendaria, Erramun Osa Koordinazinorako zuzendaria, Lore Bilbao Ibarra hizkuntz politikarako aholkularia eta José Antonio Rodríguez hizkuntza politikarako aholkularia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu