Hobeki Digitala, KZ Lankidetza eta KZ Wifi programen diru-laguntzinoak eskatzeko epeak luzatu ditue
2008-01-07 10:54Spri soziedadeak hasi barri dan 2008 urtearen amaierara arte luzatu ditu Hobeki Digitala, KZ Lankidetza eta KZ Wifi programen epeak, Spriko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazo dabenez.
Spri soziedadeak hasi barri dan 2008 urtearen amaierara arte luzatu ditu Hobeki Digitala, KZ Lankidetza eta KZ Wifi programen epeak, Spriko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazo dabenez.
Hobeki Digitala programearen epea zemendiaren 14ra arte luzatu da. Programa hori ETEei zuzenduta dago eta laguntzinoak eskaintzen ditu ETEek, IKTen bitartez, euren barne prozesuak eta bezeroakaz, hornitzaileakaz eta administrazinoakaz dituezan hartu-emonak digitalizetako. Programeak eskaintzen dauen laguntzinoa eskatzeko ezinbestekoa da tramitazinoan sinadura digitala erabiltea, 2007an legez.
Nobedade moduan, 6.000 euro gehitu da gehieneko diru-laguntzinoa, 12.000 eurotik 18.000 eurora hain zuzen be. Diru-laguntzino hori bikainak diran proiektuei emongo jake, hau da, jagoken sektorean 'barrikuntza argia dakarrenei, teknologia arloan aurreratuak diranei edota konpainiaren lehiakortasuna nabarmen handitzen daben proiektuei'.
Bitartean, KZ Lankidetza programea enpresa eta profesionalen alkarteei eta enpresa traktoreei zuzenduta dago. Programa horren epea abenduaren 31ra arte luzatu da, KZ Wifirena legez.
Bestalde, Mikroenpresa Digitala programearen epea indarrean egongo da aurtengo abenduaren 31ra arte. Autonomo eta mikroenpresei zuzenduta dagoan programa horren helburua birusen kontrako programak erosteko, konektibidadea hobetzeko eta KZguneetako prestakuntza ikastaroetan parte hartzeko laguntzinoa eskaintzea da. Ekimena langile autonomoei eta hamar langile baino gitxiago dituen enpresei zuzenduta dago eta ezingo dira izan programa honen onuradun ez sozietate publikoak ezta zuzenbide publikoko erakundeak be. Gehienez be 790 euroko diru-laguntzinoa emongo jake interesa daben enpresei.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!