Elliot Murphyk Leioan, Bilbon eta Galdakaon joko dau urtarrilean

Bizkaie! 2008-01-04 10:24   Musikea

1973. urtetik hona, Murphyk 29 disko argitaratu ditu eta kritikoek erantzun ezin hobea emon deutsee guztiei. Lehenengo ‘Aquashow’ diskotik 2007an argitaraturiko ‘Coming Home Again’ lanera heldu arte, Elliott Murphyk estilo jatorrari eutsi deutso.

Elliot Murphy musikari estadubatuarra Euskal Herrira itzuliko da datozen egunetan eta hiru kontzertu eskainiko ditu. Lehenengoa Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Leioako campusean izango da, hilaren 16; Bilboko Euskalduna Jauregia izango da hurrengo hitzordua, urtarrilaren 20an; eta amaitzeko, Galdakaoko Torrezabal kultur etxean, hilaren 25ean, Serrano Produkzinoen iturriek iragarri dabenez.

New Yorkekoa izan arren, Parisen bizi da Elliot Murphy, musikearen multinazional handienetatik urrun. Askoren ustez rock munduko musikagilerik indartsu, jantzi eta azkarrenetakoa da eta jarraitzaile ugari ditu, besteak beste, Peter Buck (REM), Lou Reed, Tom Petty, John Mellencamp eta Elvis Costello. Bere azken diskoetako batean Bruce Springsteenek parte hartu eban, eta horrek Parisen joten dauen bakotxean Murphy konbidetan dau eszenatokira.

1973. urtetik hona, Murphyk 29 disko argitaratu ditu eta kritikoek erantzun ezin hobea emon deutsee guztiei. Lehenengo ‘Aquashow’ diskotik 2007an argitaraturiko ‘Coming Home Again’ lanera heldu arte, Elliott Murphyk estilo jatorrari eutsi deutso.

Irudi poetikoek, istorioak kontetako maisutasunak eta arimearen barrunbeei begirako berbek Murphyri jarraitzaile sutsu mordoa ekarri deutsie AEBetan. Europan, barriz, izar bihurtu dabe. Berak gogoratzen dauenez, ‘han inork be ezagutzen ez nindualakoan nengoan, Parisen emondako lehenengo kontzertuan sei bis eskatu eustiezan arte’.

Gaur egun, Elliott Murphy Parisen bizi da bere emazte Françoise eta bere seme Gaspardegaz, eta etenbarik dabil kontzertuak emoten. Musikea sortzeko ahalmen itzela alde batera itxita, ipuin bilduma bat eta hainbat hizkuntzatara itzulitako nobela bat (‘Hotza eta Elektrikoa’), be idatzi ditu. The Velvet Underground-en ‘69 live’ diskoaren azalean oharrak be idatzi zituan.

Literaturea nire erlijinoa da’ -esan eban Murphyk orain gitxi egindako alkarrizketa batean-, ‘baina menpekotasun batek jota nago: rock and roll-ak, hain zuzen’.

Halan da be, bere ibilbide artistikoan dana ez da musikea eta literaturea izan; 1972an agerraldi laburra egin eban Felliniren ‘Roma’ pelikulan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu