Jaurlaritzeak 'Euskerea Munduan' egitasmoaren datu barriak eta aurreikuspenak aurkeztuko ditu
2008-01-04 15:31 Euskaldunak munduanAurkezpena Donostian izango da astelehenean, urtarrilak 7. Bertan, argentinar eta uruguaitar irakaslegai-talde bat izango da. Izan be, astelehenetik aurrera Euskal Herrian izango dira hilabete bi barnetegi batean.
Eusko Jaurlaritzeak 'Euskerea Munduan' egitasmoaren ganeko datu barriak emon eta 2008-2011 eperako aurreikuspenak aurkeztuko ditu datorren astelehenean, urtarrilak 7, Donostian. Aurkezpenean argentinar eta uruguaitar irakaslegai-talde bat izango da. Izan be, astelehenetik aurrera Euskal Herrian izango dira hilabete bi barnetegi batean.
Prentsaurrekoan, irakaslegaiez gan, Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua, Josu Legarreta Euskal Gizataldeakazko Hartu-emonetarako zuzendaria, Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordea eta Joseba Erkizia HABEko zuzendari nagusia izango dira.
'Euskerea Munduan' programearen helburu nagusia munduko euskal etxeetan euskerazko eskolak emotea eta euskal hiztunak sortzea da. Egitasmoa Kultura Sailak eta Lehendakaritza Sailak alkarlanean garatzen dabe, HABEren eta Euskal Gizataldeakazko Hartu-emonetarako Zuzendaritzearen bitartez.
Hiru lan-lerro nagusi lantzen dira 'Euskerea Munduan' egitasmoaren barruan: irakasleen trebakuntza; euskerazko eskolak bideratzeko materialez hornidutea (BOGA autoikaskuntzako on-line sistema erabiliz); eta euskera-ikastaroak diruz laguntzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!