Errege Kabalgateak zirkuaren mundua ekarriko dau Bilbora
2007-12-28 15:43Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoak urterrilaren 5eko arratsaldean, etxeko txikienen ilusinoa eta fantasia asetu guran urteroko hitzorduan izango dira. Auten, laguntzaile bereziakaz etorriko dira: zirkuko artistakaz eta mundu osoko azoka popularretako lagunakaz.
Bilboko Udaleko Turismo eta Jai Sailak urtero antolatzen dauen Errege Kabalgatan, aurten igazko arrakastea bardintzea da asmoa (igaz 80.000 lagun inguru hurreratu ziran) mundu guztiari eta batez be txikiei zuzendutako egitarauaren bitartez.
Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoak urterrilaren 5eko arratsaldean, etxeko txikienen ilusinoa eta fantasia asetu guran urteroko hitzorduan izango dira. Auten, laguntzaile bereziakaz etorriko dira: zirkuko artistakaz eta mundu osoko azoka popularretako lagunakaz. Irudimen, musika eta kolorezko mundua irudikatuko dabe, eta diziplina artistiko desbardinen ikuskizun oso bat egingo dabe. Danetara, 300 aktore, akrobata, dantzari eta figurantek parte hartuko dabe zirkuaren magia eta Bilbora ekarriz.
Kalejirea Ekialdeko Izarrak zabalduko dau eta honek Errege Magoen eta euren laguntzaile berezien etorrerearen barri emongo dau. Hiru gurdi koloretsuetan, pailazoek, ekilibristek, saltinbankiek, suzko malabaristek, elefanteek (kartoi-harrizkoak), bala gizonak eta emakume bizardunak Bilboko kaleak ikuskizunez beteko ditue euren trikimailu eta abileziak erakutsiz.
Gainera, Asia, Afrika eta Europako azoka herrikoien ikuskizuna eskainiko dabe, antxina ezagutzen ziran kontinenteetakoak hain zuzen, eta, tradizinoak dinoan legez, Errege Magoen jatorria ziranak. Honegaz guztiagaz, kultura anitzeko ikuskizun erraldoia bihurtuko dabe kabalgatea.
Azkenik, Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek zarratuko dabe kalejira koloretsua euren gurdiakaz eta kontinente desbardineetako jatorria daben zirku ikuskizunak ekarriko ditue gogora. Honeek euren laguntzaile banaezinakaz etorriko dira, ganerako karroza eta dantzariakaz. Dantzarien koreografiak eta musikea, berenneregigurdi bakotxarentzako asmauta dagoz. Ibilbidean zehar, glutenik bako 4.000 kilo gozoki banatuko dira, ume zeliakoek be gozokiakaz gozetako aukerea izan deien.
Karrozak Bilboko desfilerako diseinau ditue berenberegi. Bakotxak 20.000 watteko argia eta soinua izango dau, eta hainbat efektu berezi. Erregeakaz batera joango dan segizioa 300 dantzarik, musikarik eta figurantek osotuko dabe. Euren jantziak be, Erregeenak bezela, ekitaldi honetarako sortu dira, eta aurten estreinauko dira.
Ohikoa danez, kalejirea hasi aurretik, Errege Magoek Basurtuko Ospitaleko Pediatria atala bisitauko dabe, 15:30etan. Bi ordu beranduago, Kabalgatea hasiko da, 18:00ak aldera, Kale Nagusiak eta Maria Diaz de Haro kaleek bat egiten daben puntuan.
Zabalguneko bide nagusia zeharkatu ondoren, Plaza Biribilera helduko da 18:30ak aldera. Buenos Aires kalean behera jo eta 19:20 inguruan helduko da udaletxera.
Iñaki Azkuna alkateak harrerea egingo deutse Erregeei udaletxeko eskilaretan. Ondoren, 19:35 inguruan, Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek udaletxeko balkoitik Eguberriko mezua zabaldu bitartean, zirkuko ikuzkizun bat izango dabe ikusgai bertaratzen diranek, eta gero harrerea egingo deutsee umeei, Areto Arabiarrean, 20:00etatik aurrera; zeinuen bidezko itzultzailearen laguntzinoa be izango dabe Erregeek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!