Asian Dub Foundation taldeak zabalduko dau Actual 2008 jaialdia

Bizkaie! 2008-01-02 13:21   Musikea

Gaur hasi eta urtarrilaren 6ra arte Logroño izango da musikearen erdigune eta XVIII Actual Jaialdiari hasierea emoteko Asian Dub Foundation taldearen kontzertua izango da gaur, urtarrilak 2.

Gaur hasi eta urtarrilaren 6ra arte Logroño izango da musikearen erdigune eta XVIII Actual Jaialdiari hasierea emoteko Asian Dub Foundation taldearen kontzertua izango da gaur, urtarrilak 2.

Asian Dub Foundation talde britainiarra 2006an be izan zan Actual Jaialdian eta La Haine (Mathieu Kassovitz) filmaren soinu banda jo eben zuzenean. Orain, bi urte geroago, ‘Punkara’, taldearen azken diskoa, aurkeztuko dabe Logroñon. Datorren udabarrian ikusiko dau argia ‘Punkara’ lanak eta barrikuntza nagusia Al Rumjen, Kim Prawn ska-punk taldeko kide ohia izango da ze berau da diskoari ahotsa jarriko deutsona.

Asian Dub Foundation taldeagaz batera, Benjamin Biolay kantautore frantsesa, Mike Scott buru dauen The Waterboys taldea, Potato talde gasteiztarra, Brendan Croskerry kanadiarra, Los Niños de Ojos Rojos Extremadurako taldea eta Victor Coyote abeslaria izango dira Actual 2008 jaialdian.

www.larioja.org/actual

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu