Inoz baino kolore gehiago

Bizkaie! 2010-06-16 17:28   Bertsolaritzea

'Zeanurin hasi eta Bermeoraino, Berriatua, Derio, Arrigorriaga, Berriz, Zierbena eta Algortatik pasauta 72 bertsolari, 1.000tik gora entzule, 40 bat gai-jartzaile, 15 bat epaile, 13 kanporaketa eta girotze saio bertso-afari formatoan... Hori dan hori bakotxaren kolore eta tonuakaz'.

Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala hilaren 19an jokatuko da Agurainen

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2010-06-14 12:06   Bertsolaritzea

Gustura entzun nituan Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako lau saioak. Lehenengo hiruretan -finalaurrekoak-, hainbeste ume irazkitik pasetea ez da fazila, baina epaile-taldekoak ahalegindu ginan behar hori albait ondoen betetan. Finalean gehien harritu gintuena gaztetxoen-taldea (14 urtera artekoak) izan zan. Gero eta maila handiago dakarre txikerretatik. 18 urtera artekoak be sano ondo.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Jone Uria Uribe Kostako txapeldun

Bizkaie! 2010-06-14 11:20   Bertsolaritzea

Joandako zapatuan, 100 lagun inguru batu ziran Getxon, Algortako Villamonte kultur etxean Uribe-Kostako lehenengo txapelketako finalaren harira eta Jone Uriak jantzi eban txapela, Trino Azkoitia Algortako Bertsolari Eskolako lehendakariaren eskutik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Xabier Enbeita Busturialdeko txapeldun

Bizkaie! 2010-06-14 11:19   Bertsolaritzea

Enbeitagaz batera, Jon Arano, Aitor Beitia, Ander Elortegi, Iker Belaustegi eta Julen Erezuma izan ziran taula ganean. Buruz burukoa Ander Elortegigaz jokatu eban Enbeitak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Aurtengo 'Bertsogintza ikastetxeetan' ekimena amaitu da

Bizkaie! 2010-06-10 18:34   Bertsolaritzea

'Bertsogintza ikastetxeetan' proiektuan parte hartu daben Basauri, Galdakao eta Txorierriko ikastetxeek agur esan deutsie aurtengo bertso ikasturteari. Kurtsoan zehar egindako bertsoak jentaurrean agertzeko momentua.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Uribe-Kostako eta Busturialdeko finalak astegoienean

Bizkaie! 2010-06-09 17:50   Bertsolaritzea

Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketearen barruan falta diran bi finalak (Uribe-Kostakoa eta Busturialdekoa) astegoienean jokatuko dira eta erabagita geratuko da udagoienean Bizkaiko Bertsolari Txapelketan parte hartzeko aukerea izango daben bertsolarien zerrendea.

Peio Ormazabal eta Aitor Bizkarra txapeldun Bizkaiko Eskolarteko XXVII. Bertsolari Txapelketan

Bizkaie! 2010-06-09 10:41   Bertsolaritzea

Final ederra entzun genduan Bizkaiko Eskolarteko Txapelketearen azken saioan. Peio Ormazabal eta Aitor Bizkarra izan ziran txapeldun, bakotxa bere mailan, eta Nerea Ibarzabal eta Txaber Altube be sailkatu dira hilaren 19an Agurainen jokatuko dan Euskal Herriko txapelketako finalean kantetako.

Ion Barrocalek irabazi dau Bizkaiko Txapelketarako txartela

Bizkaie! 2010-06-07 12:48   Bertsolaritzea

Zapatu arrastian, 160 lagun inguru batu dira Zierbenako kiroldegian eta Ion Barrocalek jantzi dau txapela Koldo Tapiaren eskutik. Tapia euskera arduradun moduan ibili zan Santurtziko Udalean 80ko hamarkadan eta bertso eskolea sortu eben herrian. Hortik aurrera, Euskal Herriko Bertsozale Alkarteko idazkari nagusia izan da hainbat urtetan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bizkaiko Eskolarteko XXVII. Bertsolari Txapelketea bagilaren 4an izango da Bilboko El Carmen aretoan

Bizkaie! 2010-06-02 18:03   Bertsolaritzea

Bizkaiko hainbat eskualde dagoz ordezkatuta saio horretan, bardin gune euskaldunetakoak zein erdalguneetakoak. Orain urte batzuk barrikuntzatzat hartzen zan Bizkaiko alderik erdaldunenekoak bertsotan hain trebe agertzea baina honezkero normaltasun osoz hartzen ditue finalak batzuk zein besteak.

Bertsotan Aramaio nagusi

Bizkaie! 2010-05-31 11:53   Bertsolaritzea

Xabi Igoa txapeldunak eta Ainhoa Comas txapeldunordeak ordezkatuko dabe Araba bagilaren 19an Agurainen egingo dan Euskal Herriko eskolarteko txapelketako finalean.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Miren Amuriza bikain

Bizkaie! 2010-05-31 10:59   Bertsolaritzea

Durangaldeko Bertsolari Txapelketako finalean, pasa dan zapatuan, 200 lagun inguru batu ziran Berrizko frontoian eta Miren Amurizak jantzi eban txapela Kristina Mardarasen eskutik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Barriro be Oihana Bartra santutxuarrak jantzi dau txapela

Bizkaie! 2010-05-24 11:19   Bertsolaritzea

Bilboaldeko txapelketako finalaren harira, 100 lagun bueltan batu dira Arrigorriagako Lonbo aretoan Bilboaldeko txapelketako finalaren harira eta beste behin be Oihana Bartrak jantzi dau txapela, Alberto Ruiz de Azua Arrigorriagako alkatearen eskutik.

Mikel Goirienak jantzi dau txapela Karlos Ibarzabalen eskutik

Bizkaie! 2010-05-24 11:11   Bertsolaritzea

120 lagun bueltan batu dira bart Derioko Gurea aretoan Uribe-Butroeko lehenengo txapelketako finalaren harira eta Mikel Goirienak jantzi dau txapela, Karlos Ibarzabalen eskutik. Mungiako Taket bertso-eskolako sortzaileetako bat dogu bera.

15.556 ikaslek landu dabe bertsolaritzea ikastetxeetan Bertsozaleren eskutik

Bizkaie! 2010-05-18 12:30   Bertsolaritzea

Bertsolaritzearen Curriculuma (Bertsozale Elkartea, 2008) da ikastetxeetako proiektuaren oinarri pedagogikoa. Ikastetxetako lanketearen helburuak honeek dira: hizkuntza-komunikazinorako konpetentziak garatzea, umeak bertsozaletu eta euskereagazko jarrera positiboa izatea, bertsolaritza dan kultur adierazpidearen oinarrizko ezagutza izatea eta jentaurrekotasuna lantzea.

Balendin Txiki IV. Bertso-Paper Lehiaketeak baditu irabazleak

Bizkaie! 2010-05-17 12:41   Bertsolaritzea

Maiatzaren 14an emon zituen Balendin Txiki IV. Bertso-paper lehiaketako sariak, VIII. Euskal Eguna eta X. Getxoko Bertsolari Gaztetxuen jaialdiaren barruan.

Joseba Artzarentzat txapela Lea Artibaiko Bertsolari Txapelketan

Bizkaie! 2010-05-17 11:13   Bertsolaritzea

Danetara, 160 bat lagun batu dira bart Berriatuko Saizarren pabiloian, Aitor Arrizubieta 'Toko', Eneko Arrate, Gorka Ostolaza 'Potxis', Joseba Artza, Lander Ibarluzea 'Aitxulua' eta Xabat Galletebeitia kantuan entzuteko. Idoia Aldekoa gai emoilearen aginduei erantzunez, Joseba Artzak jantzi dau bigarrenez txapela, Juan Mugartegi bertsolariaren eskutik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Bertsormena. Landu sormenaren alderdi komunikatiboa' ikastaroa antolatu dau Bertsozalek

Bizkaie! 2010-05-10 18:45   Bertsolaritzea

Bagilaren 30etik garagarrilaren 2ra bitartean, Eibarko UEUko egoitzan, bertsoaren sormenari buruzko ikastaldi teoriko-praktikoari esker, bertsoaren alderdi komunikatiboaren kontzientzia hartzea eta perfekzionetea izango da ikastaroaren helburua.

Eñaut Intxaurraga nagusi Arratian

Bizkaie! 2010-05-10 11:45   Bertsolaritzea

Ehun lagun bueltan batu ziran atzo Zeanuriko kultur etxean jokatutako Arratiako Bertsolari Txapelketako finalean eta buruz burukoa Iñaki Iturriotzegaz jokatu ostean, Eñaut Intxaurragak jantzi dau txapela laugarrenez.

Aramaiok eroan dau 2010eko Arabako Kuadrilarteko txapela

Maiteder Sasieta Murua 2010-05-10 11:31   Bertsolaritzea

Bertso sorta kolektiboen lehenengo txapelketea Martin Ttipia taldeak irabazi dau.

Bapateko txapela, barriz, aramaioarrentzat izan da, zaleen txalo zaparrada, txistu eta oihuen artean jaso ebena. Arabako zortzigarren kuadrillaren izenean bi Trebiñutarrek jarri deutsee merezidutako txapela.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bertsolari Gaztetxuen Eguna Getxon maiatzaren 14an

Bizkaie! 2010-05-06 15:46   Bertsolaritzea

Getxon, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan izango da hitzordua goizeko 10:30etatik aurrera. Bertan, Getxon Hezkuntza Arautuaren barruan Bertsolaritzea ikasten daben LH 5 eta 6. mailetako ikasleek parte hartuko dabe. Horrez gain, Balendin IV. Bertso-Paper Lehiaketako sari banaketea be egingo da.