Datozenak

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2011-02-28 14:45   Bertsolaritzea

Ia martian be bagagoz honezkero eta BBK Bertsolari Gazteen Sariketea laster hasiko jaku. BBK Bertsolari Gazteen Sariketea izaten zan eta oindino be izaten da gazte askori saio faltea arean betetako aukerea emoten deutsiena.

Hilebete sabatiko baten ostean, artikuluei barriro ekiteko tertzioa be bada. Antxina barik, erregalu polita jaso neban. Igazko Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketearen liburua. Ganera, DVD eta guzti dator. Bertan egon ez zinienok aukera ederra dozue etorkizuneko bertsolariak leidu, entzun eta ikusteko. Izan be, gaur egun oholtza ganean dabilzan asko eta asko -gehienak ez esatearren- Eskolarteko Bertsolari Txapelketatik pasautakoak dira. Lastimea da, baina gazte-gaztetan -umetan- herrialdeetako txapelketak -idatziak eta ahozkoak- izan ezik, kanpora begirako saio gitxi eukiten da.

Liburua esku artean neukala, zera akordau jatan: ia martian be bagagoz honezkero eta BBK Bertsolari Gazteen Sariketea laster hasiko jaku. BBK Bertsolari Gazteen Sariketea izaten zan eta oindino be izaten da gazte askori saio faltea arean betetako aukerea emoten deutsiena. Badakizue: taldeka eta eskualdeka kantetan dabe gazteek. Finalera eskualde bi ailegetan dira eta normalean Kafe Antzokian izaten da finala. Finala izan ezik, saio guztiak astegun buruzurian izaten dira eta ez da erraza izaten bertara joaten. Halanda be, ez da jente faltarik egoten: bertso-saioak ikastetxeetan egiten diranez, ikasleak izaten dira aretoak betetan dituenak. Finala, ostera, bariku arrasti baten izaten da eta ni neu joan egingo neinteke. Saio ederra entzun eta, ostean, Bilboko kaleetan zehar galtzeko atxaki ona da. Dana dala, ekarriko deutsuedaz Bizkaie!-ko orrietaraino saioen ganeko kontuak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu