Bertso Eguneko afarirako sarrerak agortu egin dira

Bizkaie! 2011-01-24 11:25   Bertsolaritzea

Urtarrilaren 29an, arratsaldeko 18:00etan hasiko dan ekitaldi nagusirako sarrerak salgai dagoz www.bertsosarrerak.eu atarian. Sarrera arrunta 18 euroan dago salgai, 16 urtetik beherakoentzat 7 euroan eta bazkideentzat 12 euroan. Geratzen diran sarrerak egunean bertan salgai jarriko dira Kursaalen arratsaldeko 16:30etatik aurrera.

Urtarrileko azken zapatuan, urtarrilaren 29an egingo da Bertso Eguna Donostian. Eguerditik aurrera bertsoa izango da egun osoan protagonista eta urtero legez, arratsaldeko seietan ekitaldi nagusia izango da Donostiako Kursaaleko areto nagusian eta ondoren afaria Kursaaleko NiNeu jatetxean. Kontua da ze afarirako salgai egozan 650 sarrerak honezkero agortuta dagozala.

Arratsaldeko 18:00etarako ekitaldi nagusirako sarrerak salgai dagoz www.bertsosarrerak.eu atarian. Sarrera arrunta 18 euroan dago salgai, 16 urtetik beherakoentzat 7 euroan eta bazkideentzat 12 euroan. Geratzen diran sarrerak egunean bertan salgai jarriko dira Kursaalen arratsaldeko 16:30etatik aurrera.

Kameleoia izango da aurtengo Bertso Egunaren irudia. Baldintza desbardinetara moldatzen dakian animalia da narrasti hau eta holakoa da bertsolariaren jarrerea be, eskura dituan baliabideak komenidu jakozan oduan erabilten baititu.

Kameleoiarena izango da beraz aurtengo Bertso Eguna. Elementu ugari dagoz saioa baldintzatzen dabenak, horreen artean publikoa eta espazioa dira beharbada nagusienak. Bertsogintzeak, bitarteko gitxigaz, eremu askotara moldatzen jakin izan du; hori, bertsolariek, ezustean edo nahita, kameleoiarena egin dabelako izan da.

Kontuak kontu, bi ordu inguruko saioa izango da Kursaalen egingo dana. Hamasei kameleoi kantuan, saiorik saio eta bertsorik bertso. Edozelan be, eguerdiko 12:00etan hasiko da Kalez Kale saioa Donostiako Alde Zaharrean.

Bertsozale Alkarteko sustapen sailak deituta talde gaztea ibili da aurten Bertso Eguna antolatzen, hain zuzen, Julio Soto, Unai Gaztelumendi, Jone Uria, Jokin Castaños, Alaitz Rekondo eta Egoitz Aizpuru ibili dira ideia formuletan eta bere gain hartu dabe eguneko hiru ekitaldien diseinua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu