'Umorez: generoa bertsolaritzan' jardunaldiak Bertsozale Alkarteko Genero batzordearen eskutik

Bizkaie! 2011-01-25 10:30   Bertsolaritzea

Bertsolaritza eta generoari jagokonez, egungo ekarpen nagusiak plazaratzeko, lau berbaldiz osotutako jardunaldiak antolatu ditue zezeilerako Bertsozale Alkartearen egoitzan, Umorez: generoa bertsolaritzan izenburupean.

Bertsolaritza eta genero sistemearen gaineko gogoetak, berbaldiak eta tailerrak ugaldu egin dira azken urteotan. 2003an hasi ziran bertsolaritzearen alorreko emakumeak gai honen inguruan alkartzen, eta 2008tik Bertsozale Alkartean Genero batzordea lanean dabil. Batzorde honek genero perspektibea txertatu nahi dau. Heziketa tradizionalak emakume eta gizonakan dauen eragina aztertu, barruko egiturak deseregi eta norberak persona libre eta aberatsagoa izateko dituan aukeratan sakontzea da helburua, personen eraldaketa prozesua bultzatuz, gizarte parekide eta libreago bat sortzeko.

Bertsolaritza eta generoari jagokonez, egungo ekarpen nagusiak plazaratzeko, lau berbaldiz osotutako jardunaldiak antolatu ditue zezeilerako Bertsozale Alkartearen egoitzan, Umorez: generoa bertsolaritzan izenburupean.

Izen eta irudi honen bidez eraldaketearen prozesua irudikatu nahi da: alor honetan gaur arte egindako bideaz jaubetzeak sortzen dauen pozagaz, oraindino aurretik dogun bide luzeari ilusinoz ekiteko.


Umorez: generoa bertsolaritzan. Egitaraua:

- Zezeilak 3

18:00etan: Emozinoen labirintuan: Emakumeen hitza, ahotsa eta bertsolaritzea: norabide desbardin baten bila?. Hizlaria: Jone Miren Hernandez.

19:30ean: Parekidetasuna eta maskulinidade barriak. Hizlaria: Xabier Odriozola.


- Zezeilak 10

18:00etan: Zelako umorea egin nahi dogu emakumeok arte eszenikoetan Tesinan oinarritutako hitzaldia. Hizlaria: Leire Ibarguren.

19:30ean: Ornitorrinkus lanaren interpretazinoa. Hizlariak: Maialen Lujanbio eta Judith Montero.

Tokia: Villabona, Subijana Etxea.

Berbaldien ostean, afaritan gelditzeko aukerea eskainiko da, solasaldia luzatu nahi dabenentzako. Afaritarako erreserbea aurrez egin behar da, Bertsozale alkartean (943 69 41 29 / umorez@bertsozale.com).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu