Bertso Udalekuetako hezitzaile bila dabiz
2018-02-13 09:06 BertsolaritzeaEguaztenean zabalduko dau Bertsozale Alkarteak izena emoteko epea.
Bertso Udalekuetan begirale, sukaldari, zuzendari edo praktiketako begirale izan nahi dabenek, izena emon ahal izango dabe zezeilaren 14tik martiaren 5a bitartean, Euskal Herriko Bertsozale Alkartean. Aukeratuei prestakuntzea emongo deutsie, asteburu pasa eta guzti, eta ondoren neska-mutilakaz egongo dira udalekuetan.
Alkarteak adierazo dauenez, negu bete-betean gagoz, baina udako kontuak atontzen hasteko momentua da. Aurten be, Bertso Udalekuak antolatuko ditue eta hezitzaileen bila hasi dira dagoeneko. Esangura horretan, hainbat aukera dagoz: Begirale, sukaldari edo zuzendari izan leitekez, baita praktikak egin be. Izena emoteko bete beharreko formularioa webgunean ipiniko dau alkarteak epea zabaltzen danean.
Bertso munduko jentea izan behar dabe udalekuetara begirale joan nahi dabenek. Behin eskariak jasota, egonaldia egingo dabe Arabako Barria egoitzan, maiatzaren 4an eta 5ean, alkar ezagutu eta udako zereginen nondik norakoak jakiteko.
Hezitzaile izateko izen-emotea martiaren 5ean amaituko da. Bertso Udalekuetan parte hartu nahi daben gaztetxuek, ostera, pixka bat gehiago itxaron beharko dabe, martiaren 12tik 23ra izango dalako epea, alkarteko bazkide diranen kasuan eta, ganerakoentzat, martiaren 26tik apirilaren 13ra.
Hurrengo egunetan emongo ditue txanden inguruko datu gehiago.
Erantzunak
Eskerrik asko zuri. Suberterik onena opa deutsugu!!!
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
bertso topaketetan
egon naiz 2 urtez baigorrin
eta oso gustora egon nintzen begirale moduan.
baldintzak eta lan egununak zeintzuk izango diren jakin nahiko nuke.
bertsolariyza jatraitzen dut baina ez naiz bertsolaria aldiz letrak lantzen ditut eta errimak ere 2zio taldean.
nirekin kontatu dezakezue nahi baduzue.
besterik gabe besarkada bat.
mila esker