Urteroko zita getxoztarra ate-joka dago
2010-12-09 14:32 BertsolaritzeaHilaren 12an, arratsaldeko 19.00etan, ALBEGALA egingo dabe Getxon, bertsolaritzearen alde egindako ibilbidea saritzeko. Bertan, Aitor Zumalabe diseinatzaile bilbotarrak berenberegi sortutako AHOBI sariak banatuko ditue, orain hamar urte hasitako ohitureagaz jarraitzeko.
Onintza Enbeita, Miren Amuriza, Beñat Ugartetxea, Etxahun Lekue, Jone Uria, Arkaitz Estiballes, Eneko Abasolo ‘Abarkas’ eta Peio Ormazabalek kantauko dabe Bizkaiko finalean
2010-12-06 12:07 BertsolaritzeaBeñat Ugartetxea 1979an jaio zan Mallabian. Lau urteko deskantsuaren ostean bueltan dator barriro be. Lautan Durangaldeko txapelduna (2000, 2002, 2004 eta 2006) izan da eta 1998an parte hartu eban lehenengoz Bizkaiko Txapelketan (Araba-Bizkaikoa zan garai haretan) eta 2002an finalaurrekoetara heldu zan.
Julio Sotok Bertxokoko bigarren txapela irabazi eban Azkartzako finalean
2010-11-29 13:28 BertsolaritzeaZemendian jokatutako 3 kanporaketetatik sailkatuta, Manex Agirre gai-jartzailearen gidaritzapean, Jone Uria algortarra, Julio Soto gorritiarra, Ainhoa Mujika beasaindarra, Asier Azpiroz zubietarra, Ander Solozabal gasteiztarra eta Odei Barroso urruñarra ibili ziran nor baino nor txapel baltza lortu guran.
Miren Amuriza be BECera zuzenean
2010-11-29 10:43 BertsolaritzeaAmorebieta-Etxanoko Zelaieta zentroak Eneko Abasolo 'Abarkas', Iratxe Ibarra, Miren Amuriza, Peio Ormazabal, Arkaitz Estiballes eta Arrate Illaro bertsolariak eta ia mila entzule inguru hartu zituan atzo, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrearen harian. Miren Amuriza izan zan nagusi.
'Plazatik plazera, plaza plazer' hiru inprobisazino mota plazan batera
2010-11-24 16:32 BertsolaritzeaZemendiaren 29tik abenduaren 5era Gasteizen egingo dan kongresu baten harira, Uruguayko Payadoreak eta Cubako repentistak etorriko dira Euskal Herrira. Payadoreek eta Repentistek, bertsolarien antzeko jarduna egiten dabe.
Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña bertsolariek bertsoz bertso kontauko dabe Deustuko historia
2010-11-22 14:52 BertsolaritzeaEkitaldia Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Deustuko Berbaizu Euskera Alkarteagaz alkarlanean antolatutako 'Deustura udazkeneko kultura' ekimenaren barruan dago. Ekimena joan dan zemendiaren 12an hasi zan eta hilaren 30ean amaituko da.
Onintza Enbeitak irabazi dau Durangon lehenengo finalaurrekoa
2010-11-22 10:22 BertsolaritzeaMuxikarra zuzenean finalera pasauko dan bertsolaria, saioan 545 puntu batu ondoren. Enbeitaren moduan, beste bi finalaurreetako irabazleak be zuzenean pasauko dira finalera eta ganerakoek puntuazinoaren arabera izango dabe horretarako aukerea.
Asier Azpiroz eta Ander Solozabalek osotuko dabe Bertxoko Sariketako finala
2010-11-19 09:35 BertsolaritzeaZemendiaren 26an, Trebiñoko sagardotegian jokatuko dan final handian, Ander Solozabal eta Asier Azpiroz ikusiko doguz kantuan, aurretik sailkatutako Jone Uria, Odei Barroso, Ainhoa Mugika eta Julio Sotogaz batera, txapel baltza buruan janzteko ahaleginetan.
Julio Sotok eta Ainhoa Mugikak Bertxoko Sariketako finalean kantauko dabe
2010-11-15 11:52 BertsolaritzeaZemendiaren 18an, eguenean jokatuko da Gasteizko Errexala alkartean hirugarren eta azken kanporaketea eta zemendiaren 26an finala Trebiñoko sagardotegian.
Amets Arzallusentzat bigarrena
2010-11-15 10:00 BertsolaritzeaAmets Arzallus hendaiarra nagusitu da Donibane Lohizunen egin dan 2010eko Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Txapelketaren finalean.
Odei Barroso urruñarragaz buruz burukoa jokatu ostean irabazi dau txapela Arzallusek.
Sasoi bateko eta egungo bertsolariak, alkarlanean, Getxon
2010-11-12 10:36 BertsolaritzeaGetxon, Algortako Bertsolari Eskoleak (ALBE) antolatuta, Jose Luis Gorrotxategi eta Imanol Lazkano bertsolariek euren eskarmentu handia erakusteko aukerea izango dabe bariku honetan, zemendiak 12, 21:00etan, Algortako Piper's taberna irlandarrean, Bihotza Gazte izeneko emonaldian. Kupela taldeak osotuko dau kartela eta sarrerea dobakoa da.
Jone Uriak eta Odei Barrosok irabazi ditue Bertxoko Sariketako finalerako lehen bi txartelak
2010-11-08 10:09 BertsolaritzeaZemendiaren 12an eta 18an jokatuko dira beste bi kanporaketak, Laudio eta Gasteizen, eta 26an finala Trebiñoko sagardotegian izango da, beraz oraindik Bertxoko hasi besterik ez da egin.
Beñat Ugartetxea da Getxoko saioa irabazita finalaurreetarako zuzenean sailkatu dan azkena
2010-11-08 09:56 BertsolaritzeaGetxon, Erromoko Gobela kiroldegian, 350 bat entzuleren aurrean jokatu da astegoienean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken kanporaketea eta Gorka Ostolaza, Olatz Ibarluzea, Eneko Arrate, Eñaut Uruburu eta Ion Barrocalegaz izandako lehiaren ondoren, Beñat Ugartetxeak saioa irabazita, zuzenean lortu dau finalaurreetarako txartela.
Erabagita dago Arabako Bertso Txapelketan zein bertsolari lehiatuko diran
2010-11-04 14:37 BertsolaritzeaArabako Bertsozale Alkarteko kide Asier de la Fuentek azpimarratu dauenez, 2011ko txapelketan lehenengoz 30 bertsolari abiatuko dira txapelaren bila eta horrek 'freskurea eta arpegi barriak' emongo deutsoz txapelketeari.
Miren Amurizak sekulako nagusitasuna erakutsi dau Bizkaiko azken-aurreko kanporaketan
2010-11-02 09:37 BertsolaritzeaIa 600 bertsozaleren aurrean, Igorreko polikiroldegian izan zan hitzordua pasa dan domekan eta Miren Amuriza berriztarrak 446,5 puntu jaso zituan, bigarren sailkatu Peioo Ormazabalek (392) baino 54'5 puntu gehiago eta oraintsu Mungiako saioan Oihana Bartrak ataratakoak baino 34 puntu gehiago.
Badator 2010eko Bertxoko Sariketea
2010-10-27 17:53 BertsolaritzeaArabako Bertsozale Alkartearen eta Hala Bedi irratiaren eskutik dator Bertxoko sariketea. Izena, Hala Bedi irratian astero emitiduten dan bertsolaritzearen inguruko irratsaiotik jatorko. Izaerea, gazteentzako eta gazteek egindako sariketa bat izateak definiduten dau.
True Love Lehiaketan Izena emoteko epea urriaren 29an eguerdiko 13:00ean amaituko da
2010-10-27 15:46 BertsolaritzeaBilboko Udalaren Bardintasun, Lankidetza eta Hiritarren Sailak True Love lehiaketea abiarazo dau gazteen artean gizonen eta emakumeen arteko bardintasunean oinarritutako maitasun-hartu-emonak eta amodio-kontu positiboak sustatzeko; horretarako, benetan desbardinak diran bi estiloren fusinotik sortutako adierazoteko moduaz baliatuko dira, hau da, bertsolaritza tradizionalaz eta rap-az.
Joseba Tapiaren errezitaldiaren ondoren, bertso-saioak eta berbaldia Iruñeako Bertsoaroan
2010-10-27 15:34 BertsolaritzeaUrtero legez, Nafarroako Bertsozale Alkarteak eta Iruñeako Udalak antolatutako zikloak bertsoa eta hitza izaten ditu ardatz. Hurrengo hitzordua urriaren 28an izango da Gurutzeko Plazako Institutuko Areto Nagusian, 20:00etan. Bertsolariak: Saioa Alkaiza, Aitzol Barandiaran, Aimar Karrika, Alaia Martin, Iñaki Aleman, Agin Rezola. Aurkezlea: Helios del Santo.
2011eko Arabako Bertsolari Txapelketako aurre-kanporaketak datorren astegoienean jokatuko dira
2010-10-27 15:11 BertsolaritzeaArabako 30 bertsolarik parte hartzea aurreikusi da. 2009ko Arabako Bertsolari Txapelketan parte hartu eben 17 bertsolariak gehi 2010eko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketan parte hartu eben beste 13 bertsolarik.
Sustrai Colinak irabazi dau bigarren finalerdia, eta final handia erabagita geratu da
2010-10-25 18:07 BertsolaritzeaSustrai Colina urruñarrak txukun eta dotore osotu eban bere bertso emona Gabadiko bigarren finalerdian. Miren Artetxek bigarren postua eskuratu eban, tartekako bertso ikusgarriak eskaini ondoren. Joanes Etxebarria hirugarren sailkatu zan eta xiberotarrak final handian kantetako aukerea izango dau.
Eskerrik asko zuri. Suberterik onena opa deutsugu!!!
»» Bertso Udalekuetako hezitzaile bila dabiz