Balendin Txiki IV. Bertso-Paper Lehiaketeak baditu irabazleak
2010-05-17 12:41 BertsolaritzeaMaiatzaren 14an emon zituen Balendin Txiki IV. Bertso-paper lehiaketako sariak, VIII. Euskal Eguna eta X. Getxoko Bertsolari Gaztetxuen jaialdiaren barruan.
Joseba Artzarentzat txapela Lea Artibaiko Bertsolari Txapelketan
2010-05-17 11:13 BertsolaritzeaDanetara, 160 bat lagun batu dira bart Berriatuko Saizarren pabiloian, Aitor Arrizubieta 'Toko', Eneko Arrate, Gorka Ostolaza 'Potxis', Joseba Artza, Lander Ibarluzea 'Aitxulua' eta Xabat Galletebeitia kantuan entzuteko. Idoia Aldekoa gai emoilearen aginduei erantzunez, Joseba Artzak jantzi dau bigarrenez txapela, Juan Mugartegi bertsolariaren eskutik.
'Bertsormena. Landu sormenaren alderdi komunikatiboa' ikastaroa antolatu dau Bertsozalek
2010-05-10 18:45 BertsolaritzeaBagilaren 30etik garagarrilaren 2ra bitartean, Eibarko UEUko egoitzan, bertsoaren sormenari buruzko ikastaldi teoriko-praktikoari esker, bertsoaren alderdi komunikatiboaren kontzientzia hartzea eta perfekzionetea izango da ikastaroaren helburua.
Eñaut Intxaurraga nagusi Arratian
2010-05-10 11:45 BertsolaritzeaEhun lagun bueltan batu ziran atzo Zeanuriko kultur etxean jokatutako Arratiako Bertsolari Txapelketako finalean eta buruz burukoa Iñaki Iturriotzegaz jokatu ostean, Eñaut Intxaurragak jantzi dau txapela laugarrenez.
Aramaiok eroan dau 2010eko Arabako Kuadrilarteko txapela
2010-05-10 11:31 BertsolaritzeaBertso sorta kolektiboen lehenengo txapelketea Martin Ttipia taldeak irabazi dau.
Bapateko txapela, barriz, aramaioarrentzat izan da, zaleen txalo zaparrada, txistu eta oihuen artean jaso ebena. Arabako zortzigarren kuadrillaren izenean bi Trebiñutarrek jarri deutsee merezidutako txapela.
Bertsolari Gaztetxuen Eguna Getxon maiatzaren 14an
2010-05-06 15:46 BertsolaritzeaGetxon, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan izango da hitzordua goizeko 10:30etatik aurrera. Bertan, Getxon Hezkuntza Arautuaren barruan Bertsolaritzea ikasten daben LH 5 eta 6. mailetako ikasleek parte hartuko dabe. Horrez gain, Balendin IV. Bertso-Paper Lehiaketako sari banaketea be egingo da.
Herrien arteko V. Berba Probak Mungian
2010-05-04 18:29 Bertsolaritzea‘Lagune, igerri esakune!’ lelopean, herritarren ekimenari esker eta Txokolo kultur alkarteak bultzatuta, maiatzaren 15ean Herrien arteko V. Berba Probak egingo dira. Goizeko 11:00etan hasita, Mungiako eta inguruetako esakuneak eta bertsoak batzen dituan txapelketearen bosgarren edizinoa da aurtengoa.
XXVI. Udabarriko Bertso Saioak zapatuan hasiko dira Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Sustrai Colina eta Aitor Sarriegigaz
2010-05-04 14:41 BertsolaritzeaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Santutxuko Bertso Eskoleak alkarlanean antolatzen daben bertsolaritzeari buruzko programeak datorren zapatuan, hilaren 8an, zabalduko dau bere XXVI. edizinoa, Santutxuko Karmelo plazan.
Hirurogeta hamabi bertsolarik emon dabe izena Bizkaiko Bertsolari Txapelketan
2010-05-03 15:36 BertsolaritzeaBi urterik behin izaten da Bizkaiko Bertsolari Txapelketea eta, honezkero, hastear dago Eskualdeetako txapelketea, ondoren, udagoienean, Bizkaiko Txapelketeari ekiteko. Informazino-eguneratua www.bizkaikotxapelketa.biz webgunean jaso zeinkie.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketearen ateetan
2010-04-30 12:09 Bertsolaritzea'Badira hiru aste' baino gehiago eskina honetatik eskribiduten ez dodala. Ez pentsau, baina, bertsoak ahaztuta daukadazanik. Izan be, honezkero, aurtengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketeak emon ditu bere lehenengo pausuak eta horren inguruan gabilz beharrean.
Kakiturri-Ehari eta Aramaio joango dira maiatzaren 8an jokatuko dan finalera
2010-04-26 14:03 BertsolaritzeaAramaio izan zan arratsaldeko protagonista nagusia, harek eroan baitzituan puntuak bi modalidadeetan: bertso jarrietan eta bapatean.
Bertso Kantaldiak Bizkaiko ikastetxeetan
2010-04-20 18:39 Bertsolaritzea Bizkaiko ikastetxeetako bost mila ikaslek parte hartuko dabeProiektua garatzen dan herriko udalagaz eta lekuan-lekuko mankomunidadeagaz alkarlanean, Ikastetxe bakotxean Bertso Kantaldi bat egingo dabe eta ikasturte guztian ikasgelan ikasitako bertso doinuak eta euskal kantuak kantauko ditue emonaldian.
Kakiturri-Ehari nagusi Arabako Kuadrilla arteko Bertso txapelketako bigarren finalaurrekoan
2010-04-19 14:07 BertsolaritzeaArabako Kuadrilla arteko lehenengo Bertsolari Txapelketeak pasau dau ekuadorraren mugea. Finalerdien ligaxkako bigarren saioa jokatu da asteburuan Araiako Andra Mari aretoan. Jente ugari batu zan gogotsu taularatu diran bi taldeek zer egingo eben entzutera.
Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketan, 2. finalerdia Araian, hilaren 18an
2010-04-16 15:50 BertsolaritzeaAurrera doa Arabako Kuadrilla arteko bertso txapelketea eta finala gero eta hurrago dago. Eskuragarri dagoz dagoeneko sarrerak www.bertsosarrerak.eu webgunean. Apirilaren 18an, Araian eta Apirilaren 25ean, Amurrion izango diran finalerdietan be eskuratu ahal izango dira.
Aramaioko taldeak irabazi dau Kuadrillarteko txapelketako finalerdietako ligilan
2010-04-12 11:02 BertsolaritzeaAramaiok 581,5 puntu eskuratu zituan eta Kakiturri-Eharik 568,5
Hurrengo saioa hilaren 18an izango da Araiako Andra Mari aretoan. Bertan Amurrioko Altubepekoak taldea eta Gasteizko Kakiturri-Ehari lehiatuko dira.
Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketearen lehen fasea amaituta, finalerdiei begira
2010-04-08 11:32 BertsolaritzeaOrain, Gasteiztik Kakiturri-Ehari taldeak, Zuia-Gorbeialdetik Aramaiok eta Aiara-Lautada-Errioxa ligatik Aiarako Altubepekoak taldeek, nor baino nor burrukatu beharko dabe finalerdietan, danak danan kontra, maiatzaren 8ko finaleko txartela irabazi guran.
Aizkorak Zorroztu eta Aiarako Altubepekoak Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketearen finalerdietan lehiatuko dira
2010-03-29 12:55 BertsolaritzeaArabako Bertso Sorten lehenengo lehiaketearen barruan, Amurrioko Ai Zapotxin eta Errioxa taldearen arteko lehian Errioxakoak izan ziran irabazle eta, beraz, Amurrion, apirilaren 25ean, azken finalerdian, defendidu beharko ditue euren bertsoak.
Lea Artibai irabazle Bertsolari Gazteen XVIII. BBK Sariketan
2010-03-29 11:17 BertsolaritzeaLea Artibaik emozinoz beteriko saioan, 9 urte eta gero, barriro lortu dau irabazlearen garaikurra. Horregaz, sariketa honen 18 edizinoetan Lea Artibai bosgarrenez da irabazle; beraz, Ipar Uriberen markea bardindu dau.
Bertsolari Gazteen XVIII. BBK Sariketeari finala baino ez jako geratzen
2010-03-25 14:32 BertsolaritzeaGaur barikua, hilak 26, arratsaldeko 19:00etan jokatuko da sariketa honen finala, Bilboko Kafe Antzokian, Ipar Uribe eta Lea Artibai taldeen artean. Ohikoa dan legez, sarrerea dobakoa izango da.
Txapela Julio Sotorentzat buruz burukoaren beharrik barik
2010-03-22 09:43 BertsolaritzeaAlde handiz nagusitu da Julio Soto astegoienean Lesakan, 1200 bat lagunen aurrean jokatutako 2010eko Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finalean. Danetara, 24 puntuko aldea atara deutso Iruñeko gazte gorritiarrak bigarren geratu dan Arkaitz Goikoetxeari. Ez da, beraz, buruz burukorik jokatu.
Eskerrik asko zuri. Suberterik onena opa deutsugu!!!
»» Bertso Udalekuetako hezitzaile bila dabiz