Finalaurrekoa irabazita, Miren Amurizak be finalean kantauko dau
2012-12-03 09:28 BertsolaritzeaFinalaurrekoak irabazi dituen Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue ta Miren Amurizagaz batera Igor Elortza, Fredi Paia, Iratxe Ibarra, Jone Uria eta Onintza Enbeita izango dira finalean kantuan Miribillako Bilbao Arenan. Hitzordua abenduaren 15ean, arratsaldeko 17:30ean.
Bart arratsaldean izan da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa Gernika-Lumon eta Miren Amurizak lortu dau puntuazinorik altuena eta finalerako zuzeneko txartela. Honezkero erabagita dago baita be zein bost bertsolarik lortu daben finalerako pasea puntuazinoaren arabera. Finalaurrekoak irabazi dituen Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue ta Miren Amurizagaz batera Igor Elortza, Fredi Paia, Iratxe Ibarra, Jone Uria eta Onintza Enbeita izango dira Miribillako Bilbao Arenan kantuan.
Sailkapena
Finalean kantauko dauen zortzikotea
1.- Arkaitz Estiballes: 596 puntu.
2.- Etxahun Lekue: 563.5
3.- Igor Elortza: 561.5
4.- Fredi Paia: 561
5.- Miren Amuriza: 533
6.- Iratxe Ibarra: 529
7.- Jone Uria: 528
8.- Onintza Enbeita: 523
Finaletik kanpo geratu diranak:
9.- Beñat Ugartetxea: 514.5
10.- Oihana Bartra: 509
11.- Ibon Ajuria: 506.5
12.- Peio Ormazabal: 499.5
13.- Joseba Artza: 495
14.- Eneko Abasolo: 489.5
15.- Arrate Illaro: 489.5
16.- Gorka Ostalaza: 483
17.- Gorka Lazkano: 469
18.- Iñaki Iturriotz : 448
Gogoratu finala abenduaren 15ean izango dala, 17:30ean, Bilboko Miribilla auzoko Bilbao Arenan. Sarrerak aurretiaz erosteko aukerea izango da www.bertsosarrerak.eu webgunean eta finalaren egunean bertan Bilbao Arenako lehiatilan. Eguerdiko 12:00etarako zabalduko da txarteldegia.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!