Zarautzen batuko dira Euskal Herriko bertso-eskoletako kideak zemendiaren 24an
2012-11-07 16:53 BertsolaritzeaBeeee Eguna Euskal Herriko bertso-eskolen Topaketea zemendiaren 24an izango da, Zarautzen. Hango eta hemengo helduen bertso-eskolen arteko harremonak egitea eta alkarregaz bertsoaz, jaiaz, lagun taldeaz gozetako egitaraua atondu dabe.
Beeee Eguna Euskal Herriko bertso-eskolen Topaketea zemendiaren 24an izango da, Zarautzen. Hango eta hemengo helduen bertso-eskolen arteko harremonak egitea eta alkarregaz bertsoaz, jaiaz, lagun taldeaz gozetako egitaraua atondu dabe. Igaz izan zan lehenengo Beeee Eguna, 150 lagunetik gora batu ziran Lesakan.
Zarauzko bertso-eskoleak eta ganeko eskolek egun osoko jaia prestau dabe. Baina, bat-batekotasunerako aukerea be izango da, antolatzaileek eurek gogoratu dabenez, mikrofonoak guztiz zabalik egongo dira egunean bertan sortzen danari, jai egun hau Zarautzen alkartzen diran bertso-eskolek eta bertsozaleek egingo dabe eta.
Eguerdian, 12:00etan, bertso-poteoari ekingo deutse herrian zehar Nerea Ibartzabalek, Andoni Egañak, Jon Maiak, Xabi Igoa, Maddi Sarasua, Onintza Enbeita, Oier Aizpurua eta Jon Elizetxek. Bazkaria 14:30ean egingo dabe, Frontoi zinema-aretoan, eta ostean, bertso-jarriak, Markinako Bertso eskola, Baionako bertso eskola, Tolosaldeko bertso eskola, Gabiriko taldea, Unai Muñoa, Ander Lizarralde, Iruñeko euskaldunberrien bertso eskola, Gasteizko bertso eskola, Malen Amenabar , Jone Larrinaga, Inazio Vidal eta Txaber Ormazabalen eskutik. Gauean, 22:00etan, emonaldi berezia eta fan & Go taldearen erromeria izango dira.
Bazkarirako izen-emotea bertsoeskolak@gmail.com helbidera idatziz egin daiteke, zemendiaren 15a baino arinago.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!