20.532 ume eta gaztetxuk landuko dabe bertsolaritzea ikastetxeetan ikasturte honetan

Bizkaie! 2012-12-26 11:46   Bertsolaritzea

Ikasturte barriak hainbat nobedade ditu. Esate baterako, Gipuzkoan herri gehiago batu dira proiektura: Bergara, Bidegoian eta Lizartza.

2012-13 ikasturtea martxan dogu eta eskolara itzultzeagaz batera Euskal Herriko ume eta gaztetxu askok aukerea izango dabe bertsolaritzea eskola orduetan lantzeko.

Zatiketa administratiboen gainetik, bertsolaritzearen oinarriak ikastetxeetara eroateko egitasmoa Bertsozale Alkartearen oinarri nagusietakoa da eta ikasturte honetan be lan horregaz segiduko dogu.

Hain zuzen be, ikasturtean 20.532 ume eta gaztetxuk landuko dabe bertsolaritzea eskola orduetan. Danetara, Euskal Herriko 382 ikastetxek hartuko dabe parte Gu ere bertsotan programan eta 35 irakasle dabilz zeregin horretan lanean. Ikasturte barriak hainbat nobedade ditu. Esate baterako, Gipuzkoan herri gehiago batu dira proiektura: Bergara, Bidegoian eta Lizartza.

Horrezaz gan, igaz Euskal Herriko ikastolakaz sinatutako alkarlan akordioa barritu dogu. Horri esker, Ipar Euskal Herrian proiektua sendotzen eta egonkortzen dago, ikastola eta talde barriak sartu dira proiektuan, eta horrek bertso-eskola taldeak areagotzea be ekarri dau.

Arabako ikastola guztiek eta Bizkaiko ia guztiek segiduten dabe proiektuan. Euskal Herriko ikastolen eta Bertsozale Alkartearen arteko hitzarmen horrek jasoten dauen beste arloetako bat garatuko dogu aurten: Eskolarteko Txapelketearen diseinu barria.

Halan da be, dan-dana ez da positiboa izan transmisino alorrean. Nafarroan Bertsolaritza irakaskuntzan programea kolokan egon da, bagilean Hezkuntza Departamenduak horretarako bideratzen eban diru-partidea eteteko asmoa agertu ebalako. Azkenean, Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Bertsozale Alkarteak kontratu barria sinatu dogu eta ikasturtea hasteko aukerea izan dogu; baina eskola ordu kopurua murriztu behar izan dogu eta ikasturte osoko eskolak emotetik lauhileko bateko ikastaldiak emotera pasau behar izan dogu.


Bertso-eskoletan 1.429 kide

Bertso-eskolei jagokenez, 1.429 partaidegaz hasi da ikasturtea. Horreetatik, 913 umeak dira eta 516 helduak. Danetara, 95 herritan dagoz martxan bertso eskolak eta horreek 153 irakasle edo arduradun ditue.

Bertso-eskolen kasuan azpimarratzekoa da azken bi ikasturteotan Ipar Euskal Herrian zabaldu eta egonkortu dirala. Araban, barriz, Gasteizen umeen taldeak eta herrietan helduen taldeak sortu eta indartzea da ikasturte honetarako helburua. Horrezaz gan, hainbat lekutan bertso-eskolak bailara edo zonaldeka antolatzeko pausuak emoten dabilz. Esate baterako, Gipuzkoan Tolosaldeako bertso-eskolen alkargunea sortzen dagoz eta Bizkaian, Lea-Artibain eta Durangaldean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu