Hirugarren aldiz Ametsentzat txapela
2012-11-12 09:28 BertsolaritzeaAmets Arzallus eta Odei Barrosok jokatu eben buruz burukoa eta Amets Arzallusek batu zituan puntu gehien. Jarraian, hurranez-hurran, Odei Barroso, Sustrai Colina, Maddi Sarasua, Eneritz Zabaleta eta Xumai Murua geratu dira. Lehenengo bostek izango dabe datorren urtean Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartzeko aukerea.
1900 bertsozaletik gora batu ziran joandako zapatuan Baionako Lauga gelan Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketearen finalaz gozetako asmoz. Saio ederra izan zan. Amets Arzallus eta Odei Barrosok jokatu eben buruz burukoa eta Amets Arzallusek batu zituan puntu gehien. Jarraian, hurranez-hurran, Odei Barroso, Sustrai Colina, Maddi Sarasua, Eneritz Zabaleta eta Xumai Murua geratu dira.
Emile Larre euskaltzain, abade, idazle eta Herria-ko ohorezko zuzendariak jarri eutson Ametsi xapela. Hunkigarria izan zan.
Puntuazinoa:
Amets Arzallus………….784
Odei Barroso…………….761,5
Sustrai Colina…………...448,5
Maddi Sarasua............414
Eneritz Zabaleta..........405,5
Xumai Murua..............387,5
Lehenengo bostek izango dabe datorren urtean Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartzeko aukerea.
Amets Arzallus txapeldunaren agurra:
Hitza da gure joko partzela
Edo uste dut lehen hola zela
Orain zonbaiti hitz egitea
Bihurtu zaio kartzela
Beharrik gure bertso eskoletan
Berrehun haur bazeretela
Jar ezazue txapela
Eta erakutsi ez dakitener
Hitza jostatzeko dela.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!