Deustu
2006-03-31 00:00 Bertsolaritzea
Prakadun edo gonadun
hogeitamar mila lagun
esan daustenez Deustu honetan
badira gaur egun.
Eta zelan kantuz iardun
beharra berton daukagun
Artxandapeko errekalde hau
dantzan jarri daigun.
Auzo hau gerra baino lehen
herria izan genuen
zubiz handiko jauntxoek gero
harrapatu eben.
Orain hau Bilboren aihen
ala aldrebes ete den
Bilbo Deustuko auzoa ei da
eta kontuz hemen.
Tomate historikoak
lur honek emonikoak
gaur dena etxez jantzita gorde
zaizala Jainkoak.
Batzuk lujo handikoak
zazpi-zortzi miloikoak
eperdi baltzik ez leike eduki
horko lapikoak ...
Xanti Iparragirre egitasmoa abiarazo dau Bertsozale Elkarteak
2006-03-31 00:00 Bertsolaritzea
Xanti Iparragirre egitasmoan parte hartu gura daben bertso eskolek izena emon beharko dabe martiaren 15a baino lehen, transmisioa@bertsozale.com
helbidera mezu bat bialduz ondoko datuakaz: bertsolari parte-hartzaileen zerrendea, gai-jartzailearen izena, antolakuntzako arduraduna, bilguneari buruzko informazinoa, topaketea egiteko nahiago dan asteko eguna eta maiatzaren 6ko egun pasara joango diran kideen kopurua.
Bizkaie!
M-aren zortzikoa
2006-03-24 00:00 Bertsolaritzea
Bertsolaritzearen aberasgarri
Ez, oraindino ez dogu emakumeen mundua bertsotan ezagutu. Emakumeak agertu dira plazan, baina plazeak gizonezkoena izaten jarraitzen dau. Gizonezkoek pentsautako jarduna da gaur egungoa be, bertsolarien izakeran, eta kantaeran, gizonezkoentzako gorde izan diran balioak dira estimauenak: kantaera sendoa, eskuak atzean lotuta, jarrera agresibo eta lotsabakoa... Gaietan be gizonezkoen erreferentzia mundua izan da iturri, eta orain gai emeak sartzen hasi bagara be, oraindino emakumeak bai, baina emakumeen munduko gai gitxi agertu da plazan. Eta horra sartu dan emakumea balio ...
Bertsolari Gazteen XIV. BBK Sariketako finala martiaren 31n jokatuko da Bilbon
2006-03-24 00:00 Bertsolaritzea
Bizkaie!
Sarien sarea
2006-03-17 00:00 Bertsolaritzea
Hurrengo sariketak
Nafarroa Oinez Saria (Nafarroako Bertso Ligako lehen lau bertsolariek parte hartuko dabe), Urretxu-Zumarragako Herriko Bertsolari Txapelketea, XVI. BBK sariketa (Bizkaiko gazteen artean taldeka egiten dana), Osinalde saria (eta barruan hartzen dauzen Axari, Aztiri eta Argi berri sariak) eta martxan jartzear dagozan Arabako eta Nafarroako Txapelketak. Bakotxak bere berezitasunak izanda be, danek daukie helburu bardina: bertsolaritzea sustatzea eremu jakin batean.
Xabier Paia
Zezeilaren 25ean egin eben Lesakan GR-8ko lehen saioa
2006-03-17 00:00 Bertsolaritzea
Zortzi herrietako bertso-eskolak
Gorgonio Renteria, kapitain eta idazle
2006-03-10 00:00 Bertsolaritzea
ELANTXOBE
ViIlarcayotik idatzi deuste
Elantxobe non dagoan.
Uste dabe, ba, herriau daula
Navalcarneron ondoan.
Berehalaxe erantzun deutset
Gernikatik bi leguan
Ibarrangelu igaroagaz,
bertan dagola behingoan.
Beste idazki bat hartu dot orain
luze ta ondo egina,
euskeralduta zuei ipiniko
deutsuet, bai, alajaina.
Erdalzaleok euki daizuen
poz handi ta atsegina:
nahita neuretzat gorde ixilik
nerak daragistan mina.
Goralgarriak, txalogarriak
Elantxobeko semeak,
zuek zarie Perez-hizkuntzan
jakitun bardinbageak.
Ta ez katalan, muntxelatarrak
euren girigai zaleak,
zuek zarie neure ustean
Unamunoren semeak.
Irakurrita erdel-hizkuntzan
jai ...
Mahatserriko Santaeskea 06
2006-02-24 00:00 Bertsolaritzea
Bedeinketua izan deitela
etxe honetako jentie
pobre ta umilde gabizenantzat
badeizu borondatie
Etxeko jaunak esango dosku
kanteko badu edo ez
etxeko jauna isilik dau ta
kantau gaztiek aurrera
Oles da oles atean
nor dabil denpora honetan
gazte soroak alkar hartute
Santa Ageda kantetan.
Santa Ageda, Ageda
ez da hillien hillien
urtien behin de berie bere
zezaille bosgarrenien.
Karmelori grabautakoetatik aukeraketa bat egin genduan, kopla egiturea osorik eukienakaz. 'Mutilak' inoen lekuan 'gazteak' kantetan dogu gaur, eta bigarren koplan, kantetako baimena eskatzekoa ...
Edadea, nobedadea
2006-02-17 00:00 Bertsolaritzea
Antzokiko saioaren ostean, tabernakoaren simulazinoa etorri zan. Agirrek eta Lazkanok lagun arteko alkarrizketa neurtu eta errimatu ederra egin eben. Lazkanoren bihotzaren zailtasunak ezagutzen genduzanontzat, pozgarria izan zan lehendakari zaharra zaharbarrituta ikustea. Edozelan be, momenturik historikoena Manuel Lasarte bertsolariaren agerraldiagaz sortu zan. Azken agur legez hiru bertso kantau ebazan makildun eta txapeldunak. Hemen bat:
Ikusten degu bertso saioak
Indartzen dihoazela
Pentsatzen nuen hemen entzule
Ugari bilduko zela
Nik ere berriz esagai daukat
Pozik etorri naizela
Zuenganako det maitasuna
Zuek neretzat bezela ...
'Bertsoz', ahozkotasuna lantzeko proiektua
2006-02-10 00:00 Bertsolaritzea
Proiektua hiru ataletan banatu dabe: Bertsoz Play, Bertsoz Blai eta Bertsoz Bai. Atal bakotxak ikasturte birako balioko dau. Bilduma bakotxean, liburu, bideo eta DVDak egongo dira eta danetara 15 doinu eta 30 bertso landuko dabez. Helburua alderdi komunikatiboa lantzea da, ahozkotasuna, Mikel Mendizabal bertsolariak zehaztu eban legez. Irakasleak ez dira bertsolaritzan adituak izan behar, eskainitako materiala nahikoa baita. Bertsolaritzea giro naturalean biziko dabe ikasleek eta bertsoa entzuten, ulertzen, sortzen, interpretetan... ikasiko dabe. Liburu, bideo eta DVDetan gaurko eta betiko bertsolariak ...
Ama euskeriari azken agurrak
2006-02-10 00:00 Bertsolaritzea
Ama euskeriari azken agurrak
Neure biotzeko Amatxo zarra
antzinako Ama Euskera,
seme leyal bat orain datortzu
azken agurra emotera.
Ainbeste gerra goitu ezinda
danori atsotu zara,
zaurien zauriz galdu-galduta
amatxo zoaz iltera.
Zorigaixtoan negargarri ta
dot sentimentu handia,
geure lur maite dakustalako
gaztelatua jarria.
Bestela erdu, erdu ikustera,
Tubal euskeralaria,
baña ez dozu ezagutuko
orain zure jatorria.
Nun dira bada zure semiak
Foru ta euskera-zaliak?
Nun dira bada Tubal gure aita,
zure ondorengo garbiak?
Nun dira bada zure ume zintzo ...
San Antontxutako Taketaldia
2006-02-10 00:00 BertsolaritzeaMungiako gazteak idaztera animau behar zirala eta eskualdeko gaztetxuen bertso sortarik onenari sari berezi bat emotea ebatzi eben Taket Bertso Alkarteko arduradunek. Mungiako gaztetxuen maila bardintsua zanez, baten lekuen hiru aitamen berezi egin ziran. Pozik hartu eben euren saria Garazi, Maitane eta Jon Mungiarrek.
Nahiko ezkutuan baina, beste sariren bat be emon ei izan zan… Iturriaga txapel barik etorri eta txapelagaz joan zan saio ostean. Merezidu be ondo merezidu dau gure bizkaitarrak!
Txokoan ederto bazkaldu eta bazkalondoan ez zan bertsorik ...
Bertsolaritzea ala zer?
2006-01-20 00:00 Bertsolaritzea
Eta aitatutako baldintza guztiak beteten dauzen bertsolaritzeari, akaso bat-bateko poesia edo ahozko poesia deitu ahal jako. Definizinoaren arabera ez dot pentsetan lar asago egongo ginanik, baina desadostasun batzuk eukiko genduzan erdal inprobisazinoakaz.
Akaso ez. Akaso, beste hainbat tradizinotan jazo izan dan lez, garapena onartzea gatxa izaten da hasikeran. Eta egia da azken boladan bertsogintzearen garapenak gero eta gehiago daukala Abiadura Handiko Trenetik orgatilatik baino.
Izenak bardin dau, izana dagoen artean.
Xabier Paia
BECalogoa
2006-01-13 00:00 Bertsolaritzea
Hamairu mila
Bai, badakit hamarra behar zala hemen. Baina hamairu mila horreek eroan dabe hamarra. Ikaragarria izan da bertsozaleen erantzuna txapelketa osoan. Eta BECekoa gindea izan da. Hamairu mila bertsozale, zahar eta gazte, zazpi bat orduz geldi eta txaloka, gozetan eta gozau arazoten. Olatu eta guzti. Bakarrak gara. Kultur adierazpen batean hamairu mila persona batu, belaunaldi desbardinak alkarren ondoan jesarri eta berbaz jardun, zer eta ahots hutsez komuniketan diran zortzi artista zuzenean entzuteko. Pena bakarra, txistuak. Neuk be sarritan jo ...
Dana ez da txapelketea
2006-01-06 00:00 Bertsolaritzea
Algortako Bertsolari Eskolearen 25. urteurrena
1981ean sortu zan lehenengoz gaur egun ALBE izenagaz ezagutzen dan eskolea. Hasikerako sustraiek zugatz handi bihurtu eben Ibaizabalen eskuma aldeko herri horren bertsolarien bilgunea eta ordutik beti izan da gustu oneko fruta-arbolea. Eta frutuen 25. uztaldia ospatzeko urteroko Ahobien gala berezia antolatu zan joan dan astean. Afrika Bibang aurkezle izanda, eskolako gaztetxoek bertso-sorta bat kantau eben hasteko Roberto Etxebarria eta Kepa Arrizabalagaren laguntzinoagaz. Ondoren Paiatarrok (Fredi salbu, Itxasok eta neuk) desafioa egin geuntsen Enbeitatarrei (Oihane ...
Eskerrik asko zuri. Suberterik onena opa deutsugu!!!
»» Bertso Udalekuetako hezitzaile bila dabiz