Milaka umek eta gaztetxuk landu dabe bertsolaritzea ikasturte honetan

Bizkaie! 2011-05-24 12:07   Bertsolaritzea

Ikasturtearen amaierea hurre dago, eta Bertsozale alkarteak aurtengo eskolen balorazinoa egin dau. Milaka umek landu dabe bertsolaritzea aurton, bai ikastetxeen bai bertso-eskoletan. Danetara, 17.442 umek parte hartu dabe eskoletan, eta 1.636 lagunek, bertso-eskoletan.

Ikasturtearen amaierea hurre dago, eta Bertsozale alkarteak aurtengo eskolen balorazinoa egin dau. Milaka umek landu dabe bertsolaritzea aurton, bai ikastetxeen bai bertso-eskoletan. Danetara, 17.442 umek parte hartu dabe eskoletan, eta 1.636 lagunek, bertso-eskoletan.

Datu ugari plazaratu ditu Bertsozale alkarteak. Ikastetxetan Gu ere bertsotan proiektua landu dabe ikasturte honetan. Euskera orduetan, bertsolaritzaren ganeko irakasleak gidatzen dau gelako jarduna. Euskal Herriko zazpi herrialdeetako 327 ikastetxek hartu dabe parte egitasmoan; sare publikokoak, itunpeko ikastolak zein kristau eskolak. 17.442 ikaslek jorratu dabe bertsolaritzea, Bertsozaleko hogeita hamar irakasleren gidaritzapean. Aurten, ganera, ikasleek liburu barria estreinau dabe.

Ikasgelan egindako lana ikasturte amaieran erakusteko hainbat ekimen atondu ditu Gu ere bertsotan proiektuak. Egitasmoetako bat bertso-bildumea da: talde bakotxak ipinitako bertso sorta eta argazkia dituan argitalpena. Beste ekimen garrantzitsu batzuk ikastetxeak alkartuta eskaintzen diran Bertso Jaialdi eta Kantaldiak dira. Umeek bertso-ikuskizunak atontzen dituen, guraso, ikasle zein irakasleentzako. Bizkaian, esaterako, 6.000 ikasleren eskutik 35 kantaldi eta ikastetxeen arteko zazpi topaketa antolatu dira

Aurten 112 bertso-eskola izan dira Euskal Herrian. Bertsozale arduradunen esanetan, bertsotan egiteko grinari herriko bertso-eskolan emoten deutse jarraipena ume, gazte eta heldu askok. Bertso-eskolak dira herrian bertsolaritzea sustatzen daben gune nagusiak. Bertso-eskoletan 1.636 lagun batu dira:1.074 umeen taldeetan, eta beste 562, helduen taldeetan. Iirakasle edo arduradun lanak 161 kidek egin ditue.

Bertso-eskoletan ikasturtea agurtzeko Bertso-eskolen Egunak antoldatu dira, eta Eskolarteko Txapelketatan, barriz, bat-batean jarduteko aukerea izango dabe umeek eta gaztetxuek. Bizkaiako Bertso-eskolen eguna maiatzaren 21ean egin zan, Iurretan. Goizeko ekitaldiak umeei zuzenduta egozan, eta arrastikoak, ostera, helduei.

Ikasturtea laster amaituko bada be, udan bertsotan segiduteko aukerea emoten dau Bertsozalek, hain zuzen be, bertso-udalekuei esker. Aurten zortzi txanda izango dira, garagarrilean eta irailean. Zuhatzan, Bidarrain, Irañetan, Arrazolan, Zerainen, Barrian eta Hondarribian egingo dira udalekuok.

Informazino gehiago behar izan ezkero:

Bizkaiko Bertsozale Elkartea:
bizkaia.transmisioa@bertsozale.com edo 94 681 2711

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu