Zortziko Txikia umeentzako bertsolaritza programearen amaierako jaialdia gaur Bilborock aretoan

Bizkaie! 2011-06-10 12:08   Bertsolaritzea

Ikasturte honetan Bilboko 18 ikastetxek hartu dabe parte Bilboko Udaleko Euskera Sailak antolatutako Zortziko Txikia programan. Lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailetako 300 ikaslek doinuak, neurriak, bertso zaharrak eta bertsolaritzearen historia ikasi dabe.

Bilboko Udaleko Euskera Sailak, Bizkaiko Bertsozale Alkarteak eta Bizkaia Irratiak antolatzen daben Zortziko Txikia izeneko bertsolaritzako programearen amaierako jaialdia egingo da gaur, barikua, bagilak 10, 10:30etik 12:00etara bitartean, Bilborock aretoan. Programa hau Bilboko zenbait ikastetxetan gauzatu da 2010-2011 ikasturtean.

Jaialdian Arkaitz Estiballes eta Onintza Enbeita bertsolariek eta programan ibili diran ikasle-talde bik be jardungo dabe bertsotan. Musikea, barriz, Aitor Rubiok bere kitarreagaz jarriko dau. Ondoren, Ana de Castro Euskara Saileko zinegotziak diplomak banatuko deutsez ikasturte honetan Zortziko Txikia programan parte hartu daben ikastetxeei.


Zortziko Txikia programea

Ikasturte honetan Bilboko 18 ikastetxek hartu dabe parte Bilboko Udaleko Euskera Sailak antolatutako Zortziko Txikia programan. Lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailetako 300 ikaslek doinuak, neurriak, bertso zaharrak eta bertsolaritzearen historia ikasi dabe. Eskolak Bizkaiko Bertsozale Alkarteak emon ditu eskola-orduen barruan. Bizkaia Irratia ikasleek egindako irrati-programen emisinoaz eta produkzinoaz arduratu da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu