Jokin Uranga azpeitiarra G-Puntuko final laurenetarako sailkatu da Elgoibarren
2011-10-03 11:20 BertsolaritzeaG-Puntua 2011ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketearen final zortzirenetako bosgarren saioa Jokin Uranga azpeitiarrak irabazi dau. Elgoibarko Herriko Antzokian jokatu zan saioa, zapatuan. 400 lagun inguru batu ziran, eta giro ederra egon zan hasieratik. Sei bertsolari izan ziran oholtza ganean: Joxe Munduate, Jokin Uranga, Unai Gaztelumendi, Oier Aizpurua, Mikel Arrillaga eta Egoitz Eizagirre. Gai-jartzailea Kepa Isasi izan zan.
G-Puntua 2011ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketearen final zortzirenetako bosgarren saioa Jokin Uranga azpeitiarrak irabazi dau. Elgoibarko Herriko Antzokian jokatu zan saioa, zapatuan. 400 lagun inguru batu ziran, eta giro ederra egon zan hasieratik. Sei bertsolari izan ziran oholtza ganean: Joxe Munduate, Jokin Uranga, Unai Gaztelumendi, Oier Aizpurua, Mikel Arrillaga eta Egoitz Eizagirre. Gai-jartzailea Kepa Isasi izan zan.
Agurrak bota ostean, bertsolariak Iparragirreren doinuaz ekin eutsen saio puntuagarriari, eta ondoren, 8ko txikian kantau eben. 8ko txikia atzean itxi, eta puntuak erantzun eta oina emonda bertsoa osotu behar izan eben. Puntuei erantzutea lan nekeza izan arren, bertso ederrak entzun ziran Elgoibarren. Horren ostean, 8ko handian ibili ziran, eta saioak gora egin eban. Kartzelakoan barriz, saioak behera egin eban, bertso politak entzuteko aukerea izan zan arren.
Jokin Uranga izan zan puntu gehien lortu eban bertsolaria, beraz, zuzenean final laurenetarako sailkatu da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!