Txaber Altube abadiñarra eta Maddi Ane Txoperena hendaiarra txapeldun Euskal Herriko XXII. Eskolarteko Txapelketan

Bizkaie! 2011-06-20 11:00   Bertsolaritzea
Euskal Herriko 25 gaztek kantau dabe Euskal Herriko XXII. Eskolarteko Txapelketako finalean

Txaber Altube abadiñarra izan da irabazlea Euskal Herriko XXII. Eskolarteko Bertsolari Txapelketan gaztetxuen mailan eta Maddi Ane Txoperena hendaiarra helduenean. Agurainen jokatu ditue finalak astegoienean.

Txaber Altube abadiñarra izan da irabazlea Euskal Herriko XXII. Eskolarteko Bertsolari Txapelketan gaztetxuen mailan eta Maddi Ane Txoperena hendaiarra helduenean. Agurainen jokatu ditue finalak astegoienean.

Goiz partean, 14 urte artekoen saioa izan da. Peru Abarrategi (Aramaio), Maddalen Arrausi (Gasteiz), Txaber Altube (Abadiño), Arrate Gaztelu (Larrabetzu), Paul Iruretagoiena (Ataun), Aizpea Garmendia (Lazkao), Aitor Servier (Azkaine), Nahia Sasco (Lekuine), Jon Irazabal (Ainhiza-Monjolose), Ellande Dunate (Aiherra), Johaiñe Sarraillet (Lakarri), Ibai Thornary (Zalgize), Maddalen Lopez (Lesaka) eta Beatriz Maritorenak (Doneztebe) jokatu dabe txapela eta azkenean, bizkaitarrak jantzi dau ondo mereziduta.

Arratsaldean, 14-18 urte bitartekoen txapelketan Amaia Lasaga (Gasteiz), Paula Amilburu (Aramaio), Nerea Ibarzabal (Markina), Imanol Uria (Algorta), Maialen Akizu (Urretxu), Eñaut Martikorena (Hernani), Maddi Ane Txoperena (Hendaia), Maddi Sarasua (Itsasu), Mikel Cherbero (Irulegi), Josu Sanjurjo (Lesaka) eta Irati Majuelo (Iruñea) izan dira finalean kantau dabenak. Azken aurrez aurrekoan, bai ofizioetan eta bai kartzelako lanean be saio ederra egin eban Maddi Ane Txoperenak eta Maddi Sarasuak osotutako bikoteak eta azkenean, Maddi Ane Txoperenak jantzi eban txapela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu