Xenpelarren bizimodua eta ekarria (I)

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2011-07-29 10:57   Bertsolaritzea

Gazte askorentzat udea estudietako sasoi ona edo derrigorrezko sasoia izan da oraintsura arte. Zuokaz akordau eta eskola-denporako umore txar bardinagaz igual, baina batengoarren bizkaieraz estudiau dagizuen, aspaldiko bertsolari bat errepasauko dogu. Zoliegiak zarienoi, barriz, zuon lanparapeko zaletasunari beste dosi txikitxo bat emongo deutsat.

Gazte askorentzat udea estudietako sasoi ona edo derrigorrezko sasoia izan da oraintsura arte. Zuokaz akordau eta eskola-denporako umore txar bardinagaz igual, baina batengoarren bizkaieraz estudiau dagizuen, aspaldiko bertsolari bat errepasauko dogu. Zoliegiak zarienoi, barriz, zuon lanparapeko zaletasunari beste dosi txikitxo bat emongo deutsat.

Ikasita apur batzuk baino ez diranez jaio –hori dinoe eurek, behintzat-, artikulu hau egiteko Bidegileak bildumako Elixabete Pérez Gazteluren Juan Frantzisko Petriarena 'Xenpelar' liburutxoa erabili dot: ondo gustura, gainera, egilearen -patxadazko irakaslea- erregalua izan dalako. Bizkaie!ko plazatik dator notizia:

Juan Frantzisko Petriarena Berrondo 'Xenpelar' 1835eko urteilaren 12an jaio zan. Seguru ez dakiguna da Errenterian ala Oiartzunen sortu zan. Hata guzti be, herri biakaz hartu-emon handia euki eban. Hori bai: badakigu Errenterian bizi eta Errenterian hil zala eta herriaren izena polito zabaldu ebala: 'Errenterian bizi naiz eta egin zaidazu bisita'.

Xenpelar ezizena nondik datorren jakiteko, XVIII. mendearen akabura eta XIX.aren hasierara joan behar gara. Orduko denporan, Errenteriako Udalarena zan Senperelarre edo Senperenlarre. Xenpelarren aititak Oiartzundik sano hur dagoan lur hori erosi eta bertan, urteak geroago, bertsolariaren aitak etxetxo bat (casuca) altzetako baimena eskatu eutsan Errenteriako Udalari. Familiaren baserriarren 'Xenpelar' izena hartu eban Juan Frantzisko betiko geratuko zan bertsolaritzaren historian.

Xenpelarren aita, Jose Bernardo Petriarena Bergara, birritan ezkondu zan eta bietan Oiartzungo parrokian, hatan be: lehenengo, Josefa Ignazia Iragorri oiartzuarragaz. Zazpi urtera alargundu eta hiru semegaz parau zan gizona. Hamaika urte geroago, Maria Rita Berrondo errenteriarragaz ezkondu eta sei seme-alaba izan ei zituan: euren artean Juan Frantzisko 'Xenpelar'. Esan behar da antxinako paperetako kontuak diranez, datuak ez dirala guztiz fietakoak.

Senperelarre, beste askorena moduan, ez zan baserri aberatsa: generoa gitxi ez, baina ahoak ugari. Honegaitik edo haregaitik, Juan Frantzisko osaba-izekoen Egurrola baserrira agindu eben. Bertsolari gazteak bertan egiten eban behar gogorrenetako bat zera zan: otatan joan, horrexek batu eta txikitu, ganaduak jatekoa euki eian. Bada, begitu egizue zer dinoan Xenpelarrek 'Amerikanuari' bertsoetan:

Hamar urteko nitzan / oteketan hasi,
galanki nekatu (e)ta / gutxi irabazi;
aberatsa izaten / e(z)nu(b)en ikasi,
orain ere e(z)naiz bada / indiano bizi.

Egurrolan zenbat denpora egin eban ezin geinke jakin, baina 1856an Senperelarren bizi zala, bai. Eskolara joateko oportunidaderik euki eban be ez dakigu; hata guzti be, esan lei bere berbak ezetz esaten deuskuela: 'Eskolarikan ez daukat, bañon / esango ditut egiyak'.

Artikuluaren bigarren zatia leidu ahal izateko, abuztura arte itxaron beharko dozue. Ondo pasau bakazinoetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu