XXVII. Udabarriko Bertso Saioak ekimenak puntako bertsolariak eta umeei zuzendutako ikuskizuna batuko ditu
2011-04-29 15:31 BertsolaritzeaBizkaiko eta Euskal Herriko txapelketetako hainbat finalista eta txapeldun izango dira saioetan, besteak beste, Maialen Lujanbio, Euskal Herriko txapelduna eta Arkaitz Estiballes, Santutxuko eskolan ikasitako Bizkaiko txapelduna.
DF Bertsozale Eskola'11: bertsolaritzea hobeto ezagutzeko aukera parebakoa
2011-04-26 18:09 BertsolaritzeaMaiatzeko eguenetan Durangoko Plateruenan izango dan DF Bertsozale Eskola hau bertsozaleriari zuzendutakoa da, zaleari oro har; bertsoaz gehiago jakin eta gozau gura dauen edonori bertsogintzeari buruzko dibulgazino saio didaktikoak eskaintzea da asmoa.
Ipar UriBBK Sariketea
2011-04-15 10:28 BertsolaritzeaAzkenean, puntuazinoa holantxe geratu zan:
- Ipar Uribe 171 + 239 = 410 puntu.
- Lea-Artibai 150’5 + 239’5= 390 puntu.
Bizkaiera egokienaren saria Illart Gumuzio arratiarrarentzat izan zan eta finalistarik gazteenarena, barriz, Aissa Intxaustirentzat.
Bertsolari Gazteen XIX. BBK Sariketearen finala Bilbon jokatuko da
2011-04-12 17:41 BertsolaritzeaBertsolari Gazteen XIX. BBK Sariketeari finala baino ez jako geratzen eta gaur, eguena, hilak 14, arratsaldeko 19:00etan jokatuko da, Bilboko Kafe Antzokian, Lea Artibai eta Ipar Uribe taldeen artean. Sarrerea dobakoa izango da.
Julio Sotok irabazi dau bigarren aldiz Nafarroako Bertsolari Txapelketea
2011-04-11 11:07 BertsolaritzeaJulio Sotok irabazi eban Nafarroako Bertsolari Txapelketea zapatuan Iruñean egindako finalean. Saio ederra egin eben zortzi bertsolariek Labriten, 1.300 zaleturen aurrean.
Trikuharri taldeak 'Galtzagorriei to, Inaxito' bertso-antzerkiaren DVDa eta ipuina aurkeztu ditu
2011-04-08 11:04 Bertsolaritzea2003an bertsolaritzea umeakana hurreratzeko asmoz buztartu zituan bertsoa eta antzerkia Trikuharri taldeak. Ibilbide honen azken emoitzea da Galtzagorriei to, Inaxito! bertso-antzerkia eta horren haritik produzidu diran DVDa zein ipuina.
Lea Artibai eta Ipar Uribeko taldeek jokatuko dabe Bertsolari Gazteen BBK Sariketako finala
2011-04-07 10:56 BertsolaritzeaLea Artibaik eta Ipar Uribek jokatuko dabe Bertsolari Gazteen BBK Sariketako finala gaur zortzi, hilaren 14an, Bilboko Kafe Antzokian, arratsaldeko 19:00retan.
Manex Agirre bertsolari aramaioarrak irabazi dau Arabako txapela
2011-04-04 11:02 BertsolaritzeaManex Agirre bertsolari aramaioarrak irabazi dau Arabako txapela. Zapatuan, Gasteizeko Printzipal aretoan 800 lagunetik gora batu ziran bertsoaren inguruan. Iñaki Murua Bertsozale alkarteko lehendakariak eta Blanca Gomez de Segura artisauaren eskutik eskuratu eban txapela eta oroigarria Agirrek.
Ipar Uribe eta Busturialdea aurrera doaz Bertsolari Gazteen XIX. BBK Sariketan
2011-03-31 14:37 BertsolaritzeaDerion eta Zallan egindako saioakaz, amaitu da honezkero sailkapen-fasea. Derion Ipar Uribe eta Durangaldeko taldeen arteko lehia izan zan eta Zallan, barriz, Enkarterri eta Busturialdekoen artean. Irabazleak eta beraz sailkatuak, Ipar Uribe eta Busturialdea izan dira.
‘Lagune, igerri esakune!’ lelopean, Herrien arteko VI. Berba Probak Mungian
2011-03-30 12:45 BertsolaritzeaHerritarren ekimenari esker eta Txokolo kultur alkarteak bultzatuta, maiatzaren 7an Herrien arteko VI. Berba Probak egingo dira Mungian. Goizeko 10:30ean hasita, Mungiako eta inguruetako esakuneak eta bertsoak batzen dituan txapelketearen seigarren edizinoa da aurtengoa.
Dana prest astegoienean jokatuko dan Arabako Bertsolari Txapelketako finalerako
2011-03-30 10:34 BertsolaritzeaApirilaren 2an, datorren zapatuan, jokatuko da finala Gasteizko Printzipal Antzokian, arratsaldeko 17:30ean. Bertsolariak: Manex Agirre, Oihane Perea, Asier Otamendi, Iñaki Viñaspre, Zigor Enbeita eta Ander Solozabal. Aurkezlea: Lierni Altuna. Gai-emoilea: Idoia Beitia.
Julio Sotok irabazi dau Elizondoko finalaurrekoa
2011-03-28 10:51 BertsolaritzeaElizondo finalaurrekoa jokatuta, erabagita gelditu da apirilaren 9an Iruñeako Labrit pilotalekuan kantauko dauen zortzikotea. Finalaurrekoak irabazita: Jon Barberena, Estitxu Arozena eta Julio Soto. Puntuazinoaren arabera sailkatuak: Xabier Silveira, Julen Zelaieta, Eneko Lazkoz, Oskar Estanga eta Xabier Terreros.
Bilboaldeak irabazi dau Bertsolari Gazteen XIX. BBK Sariketako lehenengo saioa
2011-03-23 17:25 BertsolaritzeaGaur hasi da aurtengo sariketea Igorren, Arratiako eta Bilboaldeko taldeen arteko saioagaz eta irabazlea, Bilbaoaldeko taldea izan da.
Abian da Euskalakari Koplari Lehiaketea
2011-03-22 13:17 BertsolaritzeaBertsozale Elkarteak eta Korrika 17k alkarlanean antolatutako Euskalakari koplari izeneko leihaketea aurrera doa eta egun batzuk baino ez dira falta izena emoteko. Lanak prentsa@aek.org helbidera bialdu behar dira apirilaren 1a baino lehen.
Apirilaren 2an izango da 18. Sopelako Esaera Zaharren Txapelketea
2011-03-22 10:42 BertsolaritzeaIzena emoteko epea martiaren 28ra arte egongo da zabalik. Izena emoteko 618 574 445 / 695 774 015 telefono zenbakiak erabili edo jose-p@aek.org/ aitor-f@aek.org posta helbideetan egin eskabidea.
Igorren hasiko da Bertsolari Gazteen XIX. BBK Sariketea
2011-03-21 14:49 BertsolaritzeaBertsolari Gazteen BBK Sariketearen hemeretzigarren edizinoa aurkeztu barri dabe Bilbon. BBKren Kultur Gelan egin dan prentsaurrekoan BBK-ko, Bizkaiko Ikastolen Elkarteko eta Bertsozale Elkarteko ordezkariez gan, Arkaitz Estiballes Bizkaiko txapelduna be bertan egon da. Lehenengo saioa etzi egingo dabe, hilaren 23an, Igorreko Lasarte kultur aretoan, 11:30ean.
Agirre, Otamendi, Perea, Viñaspre, Enbeita eta Solozabal, Arabako Bertsolari Txapelketako Finalera
2011-03-21 10:06 BertsolaritzeaAstegoienean jokatu ziran Aramaion eta Agurainen Arabako Bertsolari Txapelketako azken finalerdiak. Aramaion, Asier Otamendik irabazi eban, eta Agurainen, Zigor Enbeitak. Zigoitian irabazle izan zan Manex Agirregaz batera, beraz, zuzenean sailkatu dira hiru bertsolariak apirilaren 2an Gasteizko Printzipal antzokian egingo dan finalerako.
Estitxu Arozenak finalerako txartela irabazi dau
2011-03-21 09:44 BertsolaritzeaElizondoko Lur aretoan izango da martiaren 26ko azken finalaurrekoa, 17:30etatik aurrera. Sei bertsolari igoko dira oholtzara: Julio Soto, Xabier Silveira, Aimar Karrika, Julen Zelaieta, Iñigo Ibarra eta Aritz Saragueta.
Bertsoa.com, bertsolaritzearen eremuko zabalkunde eta komunikazino proiektu bateratua abian
2011-03-17 13:43 BertsolaritzeaBertsoa.com-ek bertsolaritzearen zabalkunde egitea dau helburu, sorkuntzearen zein informazinoaren alorrean, zuzenean zein diferiduan.
Bertsozale Elkarteak bertso-udalekuetan izena emoteko epea zabaldu dau
2011-03-16 10:26 BertsolaritzeaAurten be Bertsozale Elkarteak uda parterako gaztetxuek bertsolaritzeaz eta aisialdiaz gozetako bertso-udalekuak antolatu ditu. Izena emoteko epea zabaldu barri da, eta azkenengo eguna maiatzaren 5a izango da.
Eskerrik asko zuri. Suberterik onena opa deutsugu!!!
»» Bertso Udalekuetako hezitzaile bila dabiz