Lehia handiaren ostean, Etxahun Lekue finalera zuzenean
2012-11-26 09:23 BertsolaritzeaBigarren eta hirugarrenagazko alde estuagaz Etxahun Lekuek irabazi dau bigarren finalaurrea eta zuzenean finalera pasauko da. Ganerako bostetatik Arrate Illaro eta Gorka Ostolaza dira momentuz txartel barik geratu diranak.
'Nire gorputza, nire erabakia' bertso-paper lehiaketan parte hartzeko epea abenduaren 7an amaituko da
2012-11-22 17:39 BertsolaritzeaNire gorputza, nire erabakia lelopean, bertso-paper lehiaketea antolatu dau Medicusmundi Bizkaia alkarteak, ALBE, Gazte Asanblada Sopeloztarra eta Sopelako Udalaren lankidetzeagaz.
'De repente… bertsoa!' jardunaldiak Arabako bertso-eskolen 30. urteurrenean
2012-11-19 14:34 BertsolaritzeaBasamortua txikitzen eta hezeguneak ugaritzen doaz gurean. Norbanako eta talde askoren lanari esker, Araba dagoeneko ez da basamortu bat euskerearentzat. Bertsolaritzea ur goxo eta ongarri izan da prozesu horretan eta holan izan beharko dau aurrerantzean be. Egindako bideaz hausnartu eta aurrera begira oinarri sendoak jarteko momentua heldu da eta De repente… bertsoa! jardunaldiak asmo horregaz datoz.
Arkaitz Estiballes jaun eta jaube
2012-11-19 09:32 BertsolaritzeaAtzo arratsaldean 500 lagunetik gora batu ziran Basauriko Artunduaga kiroldegian Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrea bertarik bertara jarraitzeko. Saioan erraz nagusitu zan Arkaitz Estiballes eta finalerako zuzeneko txartela lortu dau; ganerakoek puntuazinoaren arabera izango dabe horretarako aukerea.
Hirugarren aldiz Ametsentzat txapela
2012-11-12 09:28 BertsolaritzeaAmets Arzallus eta Odei Barrosok jokatu eben buruz burukoa eta Amets Arzallusek batu zituan puntu gehien. Jarraian, hurranez-hurran, Odei Barroso, Sustrai Colina, Maddi Sarasua, Eneritz Zabaleta eta Xumai Murua geratu dira. Lehenengo bostek izango dabe datorren urtean Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartzeko aukerea.
Zarautzen batuko dira Euskal Herriko bertso-eskoletako kideak zemendiaren 24an
2012-11-07 16:53 BertsolaritzeaBeeee Eguna Euskal Herriko bertso-eskolen Topaketea zemendiaren 24an izango da, Zarautzen. Hango eta hemengo helduen bertso-eskolen arteko harremonak egitea eta alkarregaz bertsoaz, jaiaz, lagun taldeaz gozetako egitaraua atondu dabe.
Oihana Bartrak irabazi dau finalaurrekoetarako azken txartela
2012-11-05 10:06 BertsolaritzeaDatorren zemendiaren 18an, 17:30ean, Basauriko Kiroldegian jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa. Kantauko daben bertsolariak: Eneko Abasolo, Onintza Enbeita, Arkaitz Estiballes, Oihana Bartra, Gorka Lazkano eta Iñaki Iturriotz.
Bueltan-bueltan… banator!
2012-10-29 10:44 Bertsolaritzea1991ko Urruzuno literatur lehiaketan itzelezko bertsoak topau dodaz poesiaren arloan. Nork eta Aitor Sarriegik 14 urtegaz egindakoak. Sei pospolinen espazioko abenturea kontetan deusku Aitorrek. Felix Baumgartner adoretsua bada, Aitorren pospolinak gitxiago ez dira, gero!
Igor Elortza eta Fredi Paia, Bizkaiko Bertso Txapelketako finalaurretara zuzenean
2012-10-29 10:08 BertsolaritzeaBizkaiko Bertsolari Txapelketea aurrera doa. Astegoienean kanporaketa bana izan da Mungian eta Sopelan. Fredi Paia eta Igor Elortza izan dira irabazleak saiootan, beraz finalaurretarako zuzeneko txartela lortu dabe
Garazin Sustrai Colina finalari begira
2012-10-29 10:04 BertsolaritzeaHonezkero, ezagunak dira zemendiaren 10ean, arratsaldeko 17:30ean Baionako Lauga gelan izango dan finalean kantauko daben sei bertsolarien izenak: Amets Arzallus, Sustrai Colina, Odei Barroso, Eneritz Zabaleta, Xumai Murua eta, Maddi Sarasua.
Amets Arzallus nagusi Hendaian
2012-10-22 11:09 BertsolaritzeaAmets sailkatu da lehen postuan, kartzelan zinema gela horregaz urteetan izan dauen loturea berbagai hartuta. Hain zuzen be, Ihintza Ostolazak kartzelarako emondako gai edegiagaz bakotxak beretik kantetako aukerea izan eban eta sei istorio oso desbardin izan genduzan entzungai.
Bertsoaroa zikloak bost saio eskainiko ditu Iruñean
2012-10-19 14:38 BertsolaritzeaNafarroako Bertsozale Alkarteak eta Iruñeko udalak Alkarlanean antolatutako zikloa urriaren 25ean abiatuko da eta zemendiaren 15ean amaitu. Danetara, bost saio izango dira: bertso-trama bat, bertso saio bi, pianoa eta bertsoa buztartzen dituan Bi arreba emonaldia eta kopla zaharren gaineko berbaldi bat.
Ibon Ajuria gernikarra irabazle Balmasedako kanporaketan
2012-10-15 11:45 BertsolaritzeaIbon Ajuriak irabazi dau Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketea. 431,5 puntu lortu zituan gernikarrak Balmasedako Klaret Antzokian. Hurrengo kanporaketea Mungian izango da, hilaren 27an.
Maddi Sarasuak irabazi dau Xilabako bigarren kanporaketea
2012-10-15 10:55 BertsolaritzeaUmoretik joan zan saioa, kartzelako gaia barne eta freskotasuna eskaini eben bertsolari guztiek. Maddik batu eban pundu gehien, Xumai Muruagaz biek lan polita eskainiz, bertsoak goitik behera osotuz eta umoretik baita seriotik be argumento indartsuak botaz.
'Euskalkiak, batua eta erregistroa ahozko kultur sorkuntzan' izenburupean egingo dira aurten Ahoa Bete Hots jardunaldiak
2012-10-10 15:07 BertsolaritzeaHirugarren edizino honetan, euskerearen berbakeratan sakontzea da asmoa. Batez be, ahozko genero berezituen alorrean (ipuina, kantua, bertsoa eta antzerkia), ahozko jarduna gertatzen danean darabilguzan erregistroak, ahozko produkzinoan erregistroak erabiltean sortzen jakuzan zailtasunak eta urtenbide edo proposamen barriak zeintzuk diran jakin eta zabaldu nahi izan da.
Maindi Murua nagusitu da Altzürükün
2012-10-08 12:45 BertsolaritzeaMaindi Murua eta Maddi Ane Txoperena dira final erdietara zuzenean sailkatu diranak eta ganerakoak, barriz, puntuazinoaren arabera. Ondorioz, final erdietako saioetako kantarien izenak datorren asteko Kanboko kanporaketearen ondoren izango doguz. Urriaren 13an izango da hitzordua, Kanboko AIEC gelan, arratsaldeko 17:00etan.
Iratxe Ibarra nagusi lehenengo kanporaketan
2012-10-08 12:25 BertsolaritzeaIratxe Ibarrak (450) 48 puntu atara eutsozan bigarren sailatuari, Arrate Illarori (402) eta hortik aurrera ondokoak izan ziran puntuazinoak: hirugarren, Imanol Uria (371,5), laugarren Xabier Enbeita (357,5), bosgarren, Jone Larrinaga (346) eta seigarren Inazio Vidal (340).
Hemen da Bizkaiko Bertsolari Txapelketea
2012-10-03 15:20 BertsolaritzeaDomekan, hilaren 7an, hasiko dau martxea Bizkaiko Bertsolari Txapelketeak, Berriatuan. Bost kanporaketa eta hiru finalaurre jokatuko ditue 38 bertsolari parte-hartzaileek. Finala Bilboko Miribillan izango da, abenduaren 15ean.
Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko III. Bertsulari Xapelketa urriaren 6an hasiko da
2012-09-20 11:46 BertsolaritzeaEuskal Herria biziko bada euskarari esker biziko dela sinesten dugulako, eta euskara biziko bada gazteentzat erakargarria delako. Bertsuarekin hori dugu erreusitzen: euskararekin jostatzea eta gozatzea. Horregatik dugu gogo berezia txapelketarekin, ez txapeldun bat hautatzeak fitxik konponduko duelakoan, bainan euskaraz aritzearen harrotasuna trasmitituko diegulako hemengo gazteei, eta ez hain gazteei.
'Bi arreba' ikuskizuna eskainiko dabe Andoni Egañak eta Xabier Lizasok, piano doinuak eta bertsoak buztartuz
2012-09-19 17:59 BertsolaritzeaAndoni Egaña bertsolariak eta Xabier Lizaso piano-jotzaile oriotarrak Bi arreba ikuskizuna sortu dabe, bertso jarriak eta bat-batekoak eta Chopinen musikea buztartzen dituana. Estreinaldia zemendiaren 1ean izango da, Bilbon, Arteria Campos Eliseos antzokian.
Eskerrik asko zuri. Suberterik onena opa deutsugu!!!
»» Bertso Udalekuetako hezitzaile bila dabiz