Roman Maiz 'Okelar' bertsolari mutrikuarra hil da

Bizkaie! 2015-02-09 10:06   Bertsolaritzea

Roman Maiz Okelar bertsolaria hil da, 87 urte zituala. Mutrikun 1928an jaiotako bertsolari ezaguna zan Okelar. Izen bereko baserrian bizi zan. Fintasuna umorean eta aparteko dotorezia ziran Okelarren bertsokerearen ezaugarrietako bi.

Roman Maiz Okelar bertsolaria hil da, 87 urte zituala. Mutrikun 1928an jaiotako bertsolari ezaguna zan Okelar. Izen bereko baserrian bizi zan. Fintasuna umorean eta aparteko dotorezia ziran Okelarren bertsokerearen ezaugarrietako bi. Mutrikun Santa Eskeko koplari lanetan be urte askoan ibili zan, Modesto Okelar anaiagaz batera. Orain urte gitxi arte ibili zan koplari Okelar Mutrikun eta azken urteetan geldialdi berezia izaten zan bere baserrian egiten zana. Igaz be koplatan erantzun zituan berari botatakoak.

Bertsolari legez bere saio gehienak sagardotegi eta alkartetan izan zituan, askotan Jon Azpillagagaz baina baita Patxi Etxeberria, Jon Mugartegi, Nikolas Zendoia eta beste hainbatekaz be. Felix Ibargutxiren berbetan, bertsolaritza zaharreko azken maisu handietako bat zan Okelar.

2012an, haren bertsogintzearen ganeko liburua argitaratu zan. Lan horren sarreran holan dino Pello Esnalek: Izan be bertsolari maitagarria bada, horixe da Roman Maiz, Okelar bertsolaria. Eta bateren baten bertsoak plazaratzea merezidu badabe Okelarren bertsoek merezidu dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu