Arkaitz Estiballes bigarrenez Bizkaiko txapeldun

Bizkaie! 2012-12-17 10:26   Bertsolaritzea

Arkaitz Estiballes izan da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako irabazlea, Bilboko Miribillako Bilbao Arenan, 4.000 lagunen aurrean jokatutako finalean. Bigarren aldiz irabazi dau txapela eta Igor Elortzagaz kantau eban buruz-burukoan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Joxe Agirre bertsolariaren hileta-eleizkizuna gaur arrastian izango da, Azpeitian

Bizkaie! 2012-12-17 09:56   Bertsolaritzea

Joxe Agirre bertsolariaren hileta-eleizkizuna egingo dabe gaur, hilak 17, 19:00etan, Azpeitiko parrokian. Zapatu goizean hil zan bertsolari azpeitiarra, 83 urte zituala, alabeagaz armozau, eta zorabio bat izan ostean.

Jon Lopategik jantziko deutso txapela Bizkaiko txapeldunari

Bizkaie! 2012-12-11 14:55   Bertsolaritzea

Bizkaiko txapeldun lau aldiz, Araba-Bizkaikoan behin eta Euskal Herriko Txapelketan birritan finalean kantau dauen Igor Elortza gogotsu dago finalari begira eta adierazo dau Igor Elortzarik onena eta lehiakorrena ataraten ahaleginduko dala, Durangoko saioan eginiko lanagaz ez zalako gustura geratu.

Athletic-Real bertsotan, derbi berezia zezeilaren 22an Bilbon

Bizkaie! 2012-12-10 11:29   Bertsolaritzea

Athetic - Real Sociedad futbol derbiaren inguruan, hiru bertsolari zurigorriren eta hiru txuriurdinen arteko lehiaketea, hurrengo zezeilaren 22an 19:00etan Bilboko BBK Aretoan izango da. Talde bakotxak kapitain bat izentauko dau eta taldea osotuko daben beste bi bertsolariak kluben webguneetan aukeratuko dira bozketa bitartez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Finalaurrekoa irabazita, Miren Amurizak be finalean kantauko dau

Bizkaie! 2012-12-03 09:28   Bertsolaritzea

Finalaurrekoak irabazi dituen Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue ta Miren Amurizagaz batera Igor Elortza, Fredi Paia, Iratxe Ibarra, Jone Uria eta Onintza Enbeita izango dira finalean kantuan Miribillako Bilbao Arenan. Hitzordua abenduaren 15ean, arratsaldeko 17:30ean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Antzekoak bai; desbardinak be bai

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2012-11-29 12:03   Bertsolaritzea

Liburu eta bideoen artean induska ibili ostean topau dodazan ejenplu pare bat dakardaz, horreen eta domekako saioko gaien arteko desbardintasunak igarri dagizuezan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Lehia handiaren ostean, Etxahun Lekue finalera zuzenean

Bizkaie! 2012-11-26 09:23   Bertsolaritzea

Bigarren eta hirugarrenagazko alde estuagaz Etxahun Lekuek irabazi dau bigarren finalaurrea eta zuzenean finalera pasauko da. Ganerako bostetatik Arrate Illaro eta Gorka Ostolaza dira momentuz txartel barik geratu diranak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Nire gorputza, nire erabakia' bertso-paper lehiaketan parte hartzeko epea abenduaren 7an amaituko da

Bizkaie! 2012-11-22 17:39   Bertsolaritzea

Nire gorputza, nire erabakia lelopean, bertso-paper lehiaketea antolatu dau Medicusmundi Bizkaia alkarteak, ALBE, Gazte Asanblada Sopeloztarra eta Sopelako Udalaren lankidetzeagaz.

'De repente… bertsoa!' jardunaldiak Arabako bertso-eskolen 30. urteurrenean

Bizkaie! 2012-11-19 14:34   Bertsolaritzea

Basamortua txikitzen eta hezeguneak ugaritzen doaz gurean. Norbanako eta talde askoren lanari esker, Araba dagoeneko ez da basamortu bat euskerearentzat. Bertsolaritzea ur goxo eta ongarri izan da prozesu horretan eta holan izan beharko dau aurrerantzean be. Egindako bideaz hausnartu eta aurrera begira oinarri sendoak jarteko momentua heldu da eta De repente… bertsoa! jardunaldiak asmo horregaz datoz.

Arkaitz Estiballes jaun eta jaube

Bizkaie! 2012-11-19 09:32   Bertsolaritzea

Atzo arratsaldean 500 lagunetik gora batu ziran Basauriko Artunduaga kiroldegian Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrea bertarik bertara jarraitzeko. Saioan erraz nagusitu zan Arkaitz Estiballes eta finalerako zuzeneko txartela lortu dau; ganerakoek puntuazinoaren arabera izango dabe horretarako aukerea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hirugarren aldiz Ametsentzat txapela

Bizkaie! 2012-11-12 09:28   Bertsolaritzea

Amets Arzallus eta Odei Barrosok jokatu eben buruz burukoa eta Amets Arzallusek batu zituan puntu gehien. Jarraian, hurranez-hurran, Odei Barroso, Sustrai Colina, Maddi Sarasua, Eneritz Zabaleta eta Xumai Murua geratu dira. Lehenengo bostek izango dabe datorren urtean Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartzeko aukerea.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Zarautzen batuko dira Euskal Herriko bertso-eskoletako kideak zemendiaren 24an

Bizkaie! 2012-11-07 16:53   Bertsolaritzea

Beeee Eguna Euskal Herriko bertso-eskolen Topaketea zemendiaren 24an izango da, Zarautzen. Hango eta hemengo helduen bertso-eskolen arteko harremonak egitea eta alkarregaz bertsoaz, jaiaz, lagun taldeaz gozetako egitaraua atondu dabe.

Oihana Bartrak irabazi dau finalaurrekoetarako azken txartela

Bizkaie! 2012-11-05 10:06   Bertsolaritzea

Datorren zemendiaren 18an, 17:30ean, Basauriko Kiroldegian jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa. Kantauko daben bertsolariak: Eneko Abasolo, Onintza Enbeita, Arkaitz Estiballes, Oihana Bartra, Gorka Lazkano eta Iñaki Iturriotz.

Bueltan-bueltan… banator!

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2012-10-29 10:44   Bertsolaritzea

1991ko Urruzuno literatur lehiaketan itzelezko bertsoak topau dodaz poesiaren arloan. Nork eta Aitor Sarriegik 14 urtegaz egindakoak. Sei pospolinen espazioko abenturea kontetan deusku Aitorrek. Felix Baumgartner adoretsua bada, Aitorren pospolinak gitxiago ez dira, gero!

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Igor Elortza eta Fredi Paia, Bizkaiko Bertso Txapelketako finalaurretara zuzenean

Bizkaie! 2012-10-29 10:08   Bertsolaritzea

Bizkaiko Bertsolari Txapelketea aurrera doa. Astegoienean kanporaketa bana izan da Mungian eta Sopelan. Fredi Paia eta Igor Elortza izan dira irabazleak saiootan, beraz finalaurretarako zuzeneko txartela lortu dabe

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Garazin Sustrai Colina finalari begira

Bizkaie! 2012-10-29 10:04   Bertsolaritzea

Honezkero, ezagunak dira zemendiaren 10ean, arratsaldeko 17:30ean Baionako Lauga gelan izango dan finalean kantauko daben sei bertsolarien izenak: Amets Arzallus, Sustrai Colina, Odei Barroso, Eneritz Zabaleta, Xumai Murua eta, Maddi Sarasua.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Amets Arzallus nagusi Hendaian

Bizkaie! 2012-10-22 11:09   Bertsolaritzea

Amets sailkatu da lehen postuan, kartzelan zinema gela horregaz urteetan izan dauen loturea berbagai hartuta. Hain zuzen be, Ihintza Ostolazak kartzelarako emondako gai edegiagaz bakotxak beretik kantetako aukerea izan eban eta sei istorio oso desbardin izan genduzan entzungai.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bertsoaroa zikloak bost saio eskainiko ditu Iruñean

Bizkaie! 2012-10-19 14:38   Bertsolaritzea

Nafarroako Bertsozale Alkarteak eta Iruñeko udalak Alkarlanean antolatutako zikloa urriaren 25ean abiatuko da eta zemendiaren 15ean amaitu. Danetara, bost saio izango dira: bertso-trama bat, bertso saio bi, pianoa eta bertsoa buztartzen dituan Bi arreba emonaldia eta kopla zaharren gaineko berbaldi bat.

Ibon Ajuria gernikarra irabazle Balmasedako kanporaketan

Bizkaie! 2012-10-15 11:45   Bertsolaritzea

Ibon Ajuriak irabazi dau Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketea. 431,5 puntu lortu zituan gernikarrak Balmasedako Klaret Antzokian. Hurrengo kanporaketea Mungian izango da, hilaren 27an.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Maddi Sarasuak irabazi dau Xilabako bigarren kanporaketea

Bizkaie! 2012-10-15 10:55   Bertsolaritzea

Umoretik joan zan saioa, kartzelako gaia barne eta freskotasuna eskaini eben bertsolari guztiek. Maddik batu eban pundu gehien, Xumai Muruagaz biek lan polita eskainiz, bertsoak goitik behera osotuz eta umoretik baita seriotik be argumento indartsuak botaz.