Martiaren 11n zabalduko da bertso-udalekuetan izena emoteko epea
2014-03-06 16:52 BertsolaritzeaGaragarrilean eta abuztuan zehar 5 txanda eskainiko dira 9 urtetik hasi eta 18 urtera artekoentzat, Euskal Herriko 5 lurraldetan: Baigorri, Orio, Arrazola, Irañeta eta Zuhatzan.
Datorren martitzenean, hilaren 11n, goizeko 9:00etan zabalduko da izena emoteko epea. Martiaren 27ra arte lehentasuna izango dabe bertso-eskoletako kideek zein gurasoetako bat Bertsozale Alkarteko bazkide dabenek.
Garagarrilean eta abuztuan zehar 5 txanda eskainiko dira 9 urtetik hasi eta 18 urtera artekoentzat, Euskal Herriko 5 lurraldetan: Baigorri, Orio, Arrazola, Irañeta eta Zuhatzan.
Urtero legez, bertso-udalekuen helburuak bertsozaletasuna sustatzea, aisialdian euskeraz gozetea eta Euskal Herriko ume zein gazte bertsozaleen artean lagun sareak sortzea da.
Kontuak kontu, martiaren 11n, goizeko 9:00etan aktibauko da, www.bertsozale.com atarian, izena emoteko formularioa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!