Gaztetxuentzako X. Bertsopapel lehiaketea martxan da Bermeon

Bizkaie! 2014-02-05 11:48   Bertsolaritzea

Bermeoko X. Bertsopapel lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dago 11 eta 18 urte bitarteko gaztetxuentzat. Sariketearen helburua gazteen artean bertsozaletasuna eta sormen lana sustatzea da. Irabazleen bertsoak Andra Mari jaietako liburuan argitaratuko dira

Bermeoko X. Bertsopapel lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dago 11 eta 18 urte bitarteko gaztetxuentzat. Sariketearen helburua gazteen artean bertsozaletasuna eta sormen lana sustatzea da, Bermeoko Udaleko Euskera Sailak adierazo dauenez.

Adinaren arabera, maila bi bereiziko ditue, lehenengoa, 11 eta 14 urte bitartekoentzat, eta bigarrena, 15etik 18ra artekoentzat. Lehiaketan parte hartzeko derrigorra da Bermeon bizi edo bertoko ikaslea izatea. Bertso kopuruari jagokonez, lehenengo mailakoek hiruna bertso aurkeztu behar izango ditue, eta bigarrenekoek, gitxienez lau eta gehienez sei bertso. Neurriak eta gaia, barriz, beste urte batzuetan lez, libreak izango dira

Bertsopapelak ezizenagaz sinatu behar dira, eta adina adierazota aurkeztuko dira ikastetxean. Eskoleak Bermeoko Udalaren Euskera Sailean zerrenda baten ipiniko ditu egileen ezizenak eta izen-abizenak gutun-azal itxi baten.

Bertsopapelak aurkezteko epea martiaren 7an zarratuko da. Epaile lanetan jardungo daben bertsolariek kontuan izango ditue bertsoaren kalidadea, estiloa, gaia garatzeko modua eta originaltasuna.

Sari bana jasoko dabe maila bakotxeko irabazleek, eta Nestor Basterretxea aretoan antolatuko dan saioan kantetako aukerea izango dabe. Irabazleen bertsoak Andra Mari jaietako liburuan argitaratuko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu