Maiatzeko ihintza, urrea
2013-04-30 10:58 BertsolaritzeaHile aberasgarria izan da apirila. Maiatza be ez da edozein modutakoa izango eta, gura izan ezkero, Bizkaiko Eskolartekoan batutakoak leidu ahal izango dozuez Bizkaie!-n.
'Uribe Kostako Bertsolaritza (1900-1980)' liburua, hizkuntza-ondarea berreskuratzeko beste pausu bat
2013-04-17 14:50 BertsolaritzeaGeure hizkuntza-ondarea jaso eta zabaltzeko ahalegina da liburua. Bertan honako atal honeek topauko ditu irakurleak: datu historikoak, bertsolaritzearen presentzia Uribe Kostako herri kulturan, gerratetik 1980ra artekoa, ezaugarri teknikoak eta bederatzi bertsolariren biografiak, horreen artean, Asensio Bidaurrazaga Errotari getxotarrarena.
Partaidetza handia 'Nire gorputza, nire sexualitatea' idatzitako bertsoen lehiaketan
2013-04-15 15:31 BertsolaritzeaIrabazleei jagokenez, gazteen mailan Maider Baraño, Iratxe Olaizola eta Maddalen Ruesgas izan dira eta nagusien atalean, barriz, Ekaitza Larrazabal, Daniel de Miguel eta Aitor Fernández de Marticorena.
Aurtengo Bertsomoviedak be emon dau berea
2013-04-15 14:12 BertsolaritzeaArrakastatsua izan da aurten be Beasaingo Udalaren eta Orkliren babesagaz Beasaingo Arrano Kultur Alkarteak antolatu dauen Bertsomovieda lehiaketea. 33 lan aurkeztu dira danetara, igaz baino 7 gehiago, 23 gazteen mailan eta 10 helduenean. Kontuan izan behar da 33 lanen atzean 250 parte-hartzailetik gora dagozala.
Emon izena Sopelako Esaera Zaharren XX. Txapelketan!
2013-04-05 16:17 BertsolaritzeaXX. edizinoa beteko dau aurten Sopelako Esaera Zaharren Txapelketeak, eta betiko legez, giro euskaldun eta jatorra bermatua izango da aurten be, Sopelako AEK-ren eskutik. Izena emoteko azken eguna hilaren 22a izango da.
Xabier Silveira zazpigarrenez Nafarroako Bertsolari Txapelketako irabazle
2013-03-25 10:18 BertsolaritzeaXabier Silveirak irabazi dau Nafarroako Bertsolari Txapelketea, buruz burukorik jokatu barik, Julio Soto bigarrenari hogei puntuko alde atera eutson eta. Silveira eta Sotogaz batera, Erika Lagoma eta Eneko Fernandez zuzenean sailkatu dira Bertsolari Txapelketa Nagusirako.
Durangaldeak txiri-txiri... txispotsa!
2013-03-25 09:38 BertsolaritzeaDurangaldekoek irabazi dabe XXI. BBK Sariketea. 19 urtera artekoetan 7 puntugaitik gainetu jakezan Ipar Uribekoak, baina bueltea emon eutsien 25 urtera artekoetan. Azkenean, puntuak joan-etorrian ibili ostean, Durangaldeak 412 batu zituan eta Ipar Uribek 385.
Durangaldea eta Ipar Uribe aurrez aurre Bertsolari Gazteen XXI. BBK Sariketako finalean
2013-03-21 16:28 BertsolaritzeaBertsolari Gazteen XXI. BBK Sariketearen finala barikuan, martiaren 22an, egingo da eta Durangaldeko eta Ipar Uribeko taldeak aurrez-aurre izango ditu, biek gainditu baititue sailkatze frogak eta finalaurrekoak. Finala iluntzeko 19:00etan egingo da Bilboko Kafe Antzokian eta sarrerea doban izango da.
'Bat-batean' musikea eta bertsoa osogai dituan ikuskizuna estreinauko dabe Gallartan
2013-03-18 14:34 BertsolaritzeaBertsoa eta musikea buztartzen dituan Bat-batean izeneko ikuskizuna aurkeztu dau Oskar Estangak. Bertsotan grabautako musikeagaz, gitarrea lagun, beste bertsolari batzuekaz kantuan egingo dau. Lehenengo saioa barikuan daukie, hilak 22, Gallartan.
'Basarri' bertsolariaren omenezko egitarau zabala antolatu dabe Zarautzen
2013-03-18 11:44 BertsolaritzeaIñaki Eizmendi Manterola Basarri-ren jaiotzearen mendeurrenean, kazetari eta ohorezko euskaltzaina izan zanaren omenezko egitarau zabala atondu dabe Zarautzen apiriletik zemendira bitartean. Zemendian egingo dabe ekitaldirik handiena, Basarriri buruzko erakusketea eta Basarritik Azken Portura jaialdia, hain zuzen be.
Oihane Perea bertsolari gasteiztarrak jantzi dau Arabako txapela
2013-03-18 10:26 BertsolaritzeaOihane Perea izan zan nagusi zapatuan Arabako Bertsolari Txapelketako finalean, Gasteizko Principal Antzokian. Bertsolari gasteiztarra ederto ibili zan bai bakarkako bai ofizioko lanetan. Manex Agirre aurreko txapelduna bigarren izan zan. Perea eta Agirre Euskal Herriko Txapelketa Nagusian izango dira.
Durangaldea bertsus Ipar Uribe
2013-03-14 10:28 BertsolaritzeaTalde gaztea eta balientea dauka Durangaldeak eta bertso-saio askoduna Ipar Uribek. Datorren astean, badakizue, tirozue Bilbora eta Kafe Antzokian batuko gara.
Bertsolari Gazteen XXI. BBK Sariketetea Durangaldeak eta Ipar Uribek jokatuko dabe
2013-03-13 16:35 BertsolaritzeaAtzo eta gaur jokatu dira finalaurreak, eta finalerako sailkatutako talde biak Durangaldea eta Ipar Uribe izan dira. Durangaldeak Arratiari irabazi eutson atzo eta gaur, barriz, Ipar Uribek lortu dau finalerako txartela Bilboaldea kanporatuta.
BBK Sariketea be badoa aurrerantza
2013-03-12 09:52 BertsolaritzeaHonezkero badakigu ze eskualdek kantauko daben BBK Sariketako finalaurreetan: Durangaldea-Arratia eta Ipar Uribe-Bilboaldea. Gaur eta bihar jokatuko dira saio biak. Lehenengoa, 12:00etan Durangoko Institutuan eta bigarrena, 11:45ean Algortako Aixerrota Institutuan. Eguenean kontauko deutsuedaz bertako kontuak.
Durango-Arratia eta Ipar Uribe-Bilbo taldeek jokatuko ditue Bertsolari Gazteen XXI. BBK Sariketako finalaurrekoak
2013-03-11 17:43 BertsolaritzeaAmaitu dira sailkapen-faseko saioak, hilaren 6an eta gaur egin diran saio biekaz. Joan dan eguazteneko saioa Zallan izan zan, Enkarterri eta Bilboaldekoen artean eta gaurkoa Markinan, Lea Artibai eta Ipar Uribeko taldeen artean. Irabazleak eta beraz sailkatuak, Bilboaldea eta Ipar Uribe izan dira.
Aimar Karrikak finalerako txartela irabazi dau Elizondoko finalaurrekoan
2013-03-11 09:31 BertsolaritzeaAimar Karrikak lortu dau lehen postua eta, beraz, bertsolari auriztarrak lehenengo aldiz kantauko dau Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean. Ganerako bost bertsolariek ez dabe hori lortu, Elizondotik bertsolari bakarra sailkatu baita Anaitasunako finalerako.
Bertso barnetegia Gorozikako aterpetxean
2013-03-07 09:23 BertsolaritzeaMartian bertso barnetegia egingo da Gorozikako aterpetxean. Bertso eskoletako eta bat-batean lehen pausuak emoten dabilzan ume eta gaztetxuak batuko dira barikutik domekara, martiaren 8tik 10era, hain zuzen be.
Xabier Silveira eta Julio Soto nagusi, Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoetan
2013-03-04 10:47 BertsolaritzeaNafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurreko bi jokatu ditue astegoienean, zapatuan, Atarrabian, eta domekan, Etxarri-Aranatzen. Lehenengoan, Julio Soto izan zan nagusi, eta bigarrenean, Xabier Silveira. Biak zuzenean sailkatu dira finalerako.
Iñaki Viñaspre irabazle, Arabako Bertsolari Txapelketako azkenengo finalerdian
2013-03-04 09:58 BertsolaritzeaIñaki Viñaspre izan da garaile Arabako Bertsolari Txapelketako azkenengo finalerdian. Beraz, finala lotuta dago. Martiaren 16an Gasteizko Printzipal Antzokian ondoko seikoteak jardungo dau betsotan: Asier Otamendi, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Ruben Sanchez, Oihane Perea eta Jagoba Apaolaza.
Bertso Korrikak 25 bertso-eskola eta makina bat bertsozale lotuko ditu
2013-03-01 15:34 BertsolaritzeaBertso-eskolek, AEK-k eta Bertsozale alkarteak Korrikagaz batera joango dan bertso zirkuitua aurkeztu dabe Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Euskera ikasleen neurrira egindako saioak izango dira. Euskal Herriko 25 herri lotuko ditu Bertso Korrikak.
Eskerrik asko zuri. Suberterik onena opa deutsugu!!!
»» Bertso Udalekuetako hezitzaile bila dabiz