Karmele Mitxelena oiartzuarrak irabazi dau XXIV. Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketea

Bizkaie! 2015-09-15 10:37   Bertsolaritzea

Karmele Mitxelena oiartzuarrak irabazi dau Argi Berri alkarteak Ordizian antolatzen dauen Lazkao Txiki Bertsopaper lehiaketearen XXIV. edizinoko sari nagusia. Itsasoko bakardade lanari esker izan da saritua Mitxelena, eta 500 euro eroan ditu saritzat. Bigarrena, eta haren 400 euroak, Amasa-Villabonako Amaia Agirrek eskuratu dau EMEndakinak lanagaitik; eta hirugarrena (300 euro) Aitor Albistur errenteriarrarentzat izan da % 3 lanari esker.

Ez da hau Mitxelenak lehiaketa honetan saria irabazten dauen lehen aldia, izan be, 2006an be irabazi eban, orduan gaztetxuen mailan (14-18 urte). Aurreko urtean hirugarren saria eskuratu eban eta 2004an bigarrena. Bertsoaz gan, literatura idatzia eta poesia be lantzen ditu eta hainbat sari irabazi ditu bietan.

Astegoienean banatu ditue Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketako sariak Ordiziako Euskal Jaien barruan. Danetara, 35 lan jaso ditue aurtengo deialdian, igaz baino 19 gitxiago, horreetatik gehienak, 25, helduen mailan. Gazteen mailan zortzi lan aurkeztu dira, eta sari nagusia, Altsasuko Idoia Granizok jasoko dau, Maitasunaren jolasean lanagaz. Beste bi sarituak Maddi Aiestaran beasaindarra eta Ekain Alegre altsasuarra izan dira. Gaztetxuen mailan lan bi baino ez ditue jaso, eta saririk emon barik gelditu dira.

Argi Berri alkarteak antolatzen dau lehiaketea, Ordiziako Udalaren laguntzinoagaz eta aurten Manu Olanok, Nikolas Zeberiok eta Izar Sarriegik osotu dabe epaimahaia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu