Reala - Athletic partiduaren harian, VI. Bertso Derbia Donostian
2015-09-16 14:46 BertsolaritzeaDatorren irailaren 27an Anoetan jokatuko dan Realaren eta Athleticen arteko derbiaren harian, egun horretan bertan, eguerdiko 12:30ean, Donostiako Antzoki Zaharrean bertso saioa izango da. Seigarren edizio honetan, Andoni Egaña, Amaia Agirre eta Amets Arzallusek hartuko dabe parte Realaren aldetik eta Jon Maia, Iratxe Ibarra eta Fredi Paiak Athleticen partetik.
Real Sociedad Fundazinoak Bertso Derbiaren seigarren edizioa antolatu dau Athletic Club Fundazinoaren, Donostia Kulturaren eta Usandizaga Institutuaren laguntzinoagaz, Eragin buruari! lemapean. Usandizagako Diseinu Grafiko Zikloko Jone Iruretagoiena ikasleak Bertso Derbi honetarako irudia eta komunikazino euskarriak proponidu ditu.
Bertso Derbiaren aurkezpena gaur izan da Donostiako Victoria Eugeniako Klub aretoan. Bertan izan dira, besteak beste, Jon Maia eta Amaia agirre bertsolariak.
Datorren irailaren 27an Anoetan jokatuko dan Realaren eta Athleticen arteko derbiaren harian, egun horretan bertan, eguerdiko 12:30ean, Donostiako Antzoki Zaharrean bertso saioa izango da. Alkarri berbea pasauta kantuan izango dira sei bertsolari. Seigarren edizio honetan, Andoni Egaña, Amaia Agirre eta Amets Arzallusek hartuko dabe parte Realaren aldetik eta Jon Maia, Iratxe Ibarra eta Fredi Paia Athleticen partetik. Bertso Derbirako sarrerea doban izango da lekua bete arte eta Reala, Athletic Club eta Donostia Kulturaren bidez lortu ahal izango dira.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!